Antzinako Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
29. lerroa:
* [[Antzinaro Berantiarra|Antzinate berantiarra]] (329-VI hasiera) politeismo erromatarretik [[Kristautasun|Kristautasunera]]. Garai honen amaiera [[Atenasko Akademia|Atenasko Akademiaren]] itxierarekin lotzen da (529. urtea).
 
=== Aro iluna ===
 
==== Helenismoaren aurreko garaia ====
Grezian, kontinente barruan aurkitu diren giza aztarnarik zaharrenak [[Epipaleolito]]koak dira (40000 K. a.). [[Neolito]]ko lehen aztarnategiak K.a. 6200. urtekoak dira. Garai hartan itsas bidaldiak ohikoak ziren kontinentearen eta uharteen artean, eta horren adierazgarri da [[Milos]] uharteko obsidiana harria, Grezia guztian barrena barreiatua dagoena. Brontzearen antzinako garaian (K.a. 2600-2000) agertu ziren uharteetako aurreneko kulturak: [[zikladiko]]a eta [[zibilizazio minoiko|minoikoa]]. [[Kultura zikladiko]]a nagusi izan zen 2600. urtetik 1800era bitartean, eta minoikoa edo Kretakoa izan zen ondoren. Kretako kulturak merkataritza harremanak zabaldu zituen [[Mediterraneoa]]ren ekialdean, eta luxu handiko hiriak, artelan ugariez apainduak, sortu zituen, eta haiek egundoko eragina izan zuten kontinentean. K.a. 1400 inguruan desagertu zen kultura hura, [[mizenastar zibilizazioa|zibilizazio mizenikoak]] bereganatuta.
40 ⟶ 41 lerroa:
Doriarrek Grezia menderatu zutenean, mizenastarren hiri-jauregiak desagertu ziren. Garai hartan erabat hedatu zen burdinaren erabilera. Hiribildu batzuk sortu ziren, politikari dagokionez burujabeak ''(polis)'' izan zirenak, eta lursailak landu ziren haien inguruan. Erregeek gobernatzen zituzten, aitonen semeek lagunduta, haiek baitziren, hain zuzen, artaldeetako eta lurretako jabeak eta kontseiluko kideak. Laborariek eta artisauek bazuten ordezkaririk biltzarrean, baina kontseilu nagusiak esaten zuena izenpetzea zen haien eginkizun bakarra ia. Jopuek eta esklaboek ez zuten eskubide politikorik. Polis-ak burujabeak baziren ere, elkarren artean bazuten alderdi komunik: hizkuntza, idazkera eta erlijioa, esaterako, bat zuten guztiek. Greziako hiriak Asia Txikiaren kostaldeetara ere hedatu ziren.
 
==== GreziaGarai arkaikoaArkaikoa (K.a. 800-500) ====
[[Fitxategi:Location_greek_ancient.svg|frame|right|450px|Antzinako Grezia K. a. VI. mendean]]
Garai hartan ''polis'' hiribilduetan ekonomia aldatuz joan zen, eta merkataritzak eta artisautzak garrantzi handia izan zuten. Lehengo erregetza ere aldatuz joan zen eta erregimen aristokratiko bihurtu zen, VIII. mendean Asia Txikian sortu eta Grezia osora hedatu zena gero. Hiria gobernatzeko eztabaida politikoen lekua aitonen semeen kontseilua edo biltzarra ''(bule)'' izan zen. Herriaren biltzarra ''(ekklesia)'' bigarren mailan geratu zen, eta, horregatik, politikan parte hartzeko eskubidea aberatsen eta ahaldunen esku zegoen ia oso osorik. VIII. eta VI. mendeen bitartean gertatu zen Greziaren kolonizazioa Mediterraneo itsasoaren eta itsaso Beltzaren kostaldean. Hasieran, emigrazioa, nekazaritzako lursailen faltaren kariaz gertatu zen, izan ere, antolaketa patriarkalaren arabera, lurraren gaineko eskubideak noble familietako premuarentzat izaten baitziren. VII. mendetik aurrera emigrazioaren merkataritza alderdia hasi zen azaltzen, eta, hala, polis berriak jatorrizko hiriaren faktoria edo sukurtsal bihurtu ziren.