Antzinako Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
91. lerroa:
==== Mazedoniaren nagusitasuna ====
[[Filipo II.a Mazedoniakoa]]k, bere erresuma batu eta Greziako hirien arteko borrokaz baliatuz, laster bereganatu zuen Greziako penintsulako iparralde guztia. Pangeoko urre meategiak hartu zituen eta handik atera zuen behar adinako aberastasuna lurraldeak konkistatzen jarraitzeko. Borrokarako falangeen antolaketa eraberritu zuen eta bi eskuez erabili behar ziren bost metroko lantza luzeak ''(sarissa)'' eman zizkien bere soldaduei. Filipo erregeak atenastarrak eta tebastarrak garaitu zituen [[Keroneako gudua]]n (338), eta handik gutxira Eubeako eta Peloponesoko lurraldeak eskuratu zituen. [[Korintoko Liga]] sortu zuen orduan, heleniar herri guztiak bere inguruan bildu eta Persiar inperioa menderatu asmoz. Baina hil egin zuten (336); Filiporen ordez [[Alexandro Handia|Alexandro]] haren semea egin zen errege. Traziarrak eta iliriarrak haren kontra matxinatu baitziren, kanpaina bati ekin zion haiek zapaltzeko. [[Tebas (argipena)|Tebastarrak]] une hartaz baliatu ziren mazedonia hiriari erasotzeko, baina Alexandrok berehala zapaldu zuen Tebasko hiria, eta biztanle guztiak esklabo gisa saldu zituen. Grezia barruko gatazka guztiak bukatu ondoren, Persiako inperioa menderatu zuen Alexandrok. Era hartan bi kulturak elkartu ziren, Greziakoa eta Ekialdekoa, eta hura izan zen zibilizazio helenikoaren hasiera. Alexandro 323. urtean hil zenean, hark bildutako inperioa banatzeko gerrak hasi ziren. Azkenean, diadokoen (Alexandroren jeneralen) esku geratu ziren erreinuak: antigonidak Mazedonian, seleukotarrak sortaldean eta lagidak Egipton. Greziako hiriek borrokan jarraitu zuten burujabetasunaren alde, harik eta Erromak menderatu zituen arte (K.a. 146). Handik aurrera greziar kulturak eta, orobat, helenikoak Erromako mundua sakonetik eraberritu zuen.
 
== Hiri-estatuak: polisak ==
Antzinako Greziako erakunde politiko, sozial eta ekonomikoak ziren, hau da, askatasun eta autonomia politikoa zuten hiriak ziren. Nahiz eta hizkuntza, erlijio, kultura eta arraza bera eduki, ezin izan zuten estatu bateratu bat osatu, horregatik, lehiakortasun handia zegoen polisen artean.
 
Oro har, hiri batek eta elikadura ziurtatzen zuen inguruko lurraldeak osaturiko estatu burujabea zen polisa. Hiri antolaketa honen eredua eta garapena Antzinako Grezian hasi zen, baina ondoren [[Mesopotamia|Mesopotamiako]], [[Ekialde Hurbil|Ekialde Hurbile]]<nowiki/>ko eta [[Mediterraneo]] aldeko ([[Sumer]], [[Fenizia]], [[Siria]], [[Zipre]], [[Kreta]]) lurraldeetara ere zabaldu zen. Grezian ehunka polis sortu ziren, eta halako estatu txikien ugalketaren arrazoia izadia, mendiek eta itsasoak mugaturiko lurraldeak, eta tribu zein erlijio zatiketak dira.
 
Hiri horietako gehienen historia eta konstituzioa zatika besterik ez da ezagutzen; hala, askotan, greziarren historiak [[Atenas]], [[Esparta]] eta beste polis gutxi batzuei buruzko datuak biltzen ditu. Greziako polisak [[K. a. VIII. mende|K. a. VIII. mendean]] agertu ziren. Hiriak punturik garaienean eraikitako gotorlekuak (ἀκρόπολις, [[Akropoli|''akropoli'']]), merkatu plazak (ἀγορά, [[Agora|''agora'']]) eta bizitegiek (ἄστυ, ''asty'') osaturik zeuden. Hiriaren inguruan nekazal lursailen eraztun bat egoten zen eta bertan polis bakoitzak behar zuena landatzen zen. Klasiko deituriko garaian –monarkia eta [[tirania]] gobernu moten ondoren– polisen helduaroa iritsi zen eta demokrazia garatu zen (Atenasen bereziki). Polis guztiek beren konstituzioa (''politeia'') eta legeak (''nomoi'') zituzten. Hiritarrak politikaz ez arduratzea gaitzetsia zen, eta Atenasen batzarrean (''ekklesia''), kontseiluan (''boule'') eta epaitegietan (''heliaia'') esku hartzen zuten.
 
== Gizartea ==