«Hipokrates Sirakusakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Himilkon Herakleara heldu ondoren, Agrigento errenditu eta, laster, Hipokratesekin elkartu zen. Honek 10.000 oinezkoz eta 50 zaldunezko armada zekarren eta erabaki zuen [[Akrillai]]<nowiki/>ren ondoan kanpalekua jartzea<ref>Livio XXIV. 35,6,8.</ref>. Sirakusarrek haien eremua gotortzen zuten bitartean, Martzelo Agrigentotik itzuli zen, jadanik etsaiek okupatuta, eta ez zuen espero Sirakusako armada aurkitzea<ref>Livio XXIV. 35.9.</ref>. Himilkonen erasoaren beldur zenez, armada formazioan eraman zuen ustezko eraso bati aurre egiteko. Zuhurtasun horretaz baliatuz, sirakusarrak kontrolatu ahal zituen. Izan ere, sirakusarrak kanpaleku lanak prestatzen zituztenean, ustekabean harrapatuak izan ziren, gehienbat infanteria. Zalditeriari dagokionez, zenbait borrokatxoren ostean, Akrillaira alde egin zuen Hipokratesen kanpalekura<ref>Livio XXIV. 36,1</ref>. Gudu honi esker, Martzelok [[Epipolas]] kontrolatu zuen (Sirakusako giltza) eta sikuloar askok erromatarrekin jarraitzea erabaki zuten. Martzelo Sirakusaren aurreko kanpalekura itzuli zen.
Erromaterrek [[Enna|Ennan]] egindako sarraskiaren ondoren, Hipokrates eta Himilkon hiria laguntzera joan ziren, baina han egonda konturatu ziren ezin zutela ezer egin. Horren ostean, Hipokratesek [[Morgantina|Murgantian]] bilatu zuen babesa eta Himilkonek, berriz, Agrigenton.
Jasoera hauek Siziliaren barruan gertatzen ziren bitartean, Martzelok ia Sirakusa guztia kontrolatu zuen (K.a. 212) [[Akradina]] eta [[Ortigia]] izan ezik<ref>Livio XXV. 25.</ref>. Hipokrates eta Himilkon, bestalde, alperrik saiatu ziren hiria salbatzen eta Anapo ibaiaren eskualde [[zingira]]tsuan, hiritik 12 kilometrora, kanpaleku ezarri zuten<ref>Livio XXIV, 36, 2.</ref>. Osasun baldintzak zirela medio izurria agertu zen eta horren ondorioz Himilkon eta Hipokrates hil ziren. Epizidek zertxobait gehiago iraun zuen, baina azkenean Agrigentora erretiratu zen, non K. a. 210 arte egon baitzen.
 
==Bibliografia==
13.438

edits