Marsala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
25. lerroa:
 
==Hiria==
Marsala feniziar eta erromatar kokalekuen gainean garatu da. Erromatar ''[[cardo]]'' eta ''[[decumanus]]'' ardatzak nabariak dira “Maiatzaren 11a”11” kalean. Ardatzak hiriko gunean gurutzatzen dira eta antzinako lau sarrerak komunikatzen dituzte. Hauetariko bik irauten dute: Ate Berria eta Garibaldi Atea.
 
===Errepublikako plaza===
Lauki hau, antzinean harresi batez inguratuta zegoena, gaur soilik bi bastioi eta defentsa bat geratzen dira, hau da Marsalaren gune historikoa. Hor, cinquecentoko espainiar auzoan, udaletxeko bulegoak daude; Apirilaren 7ko jauregia (XVI. eta XVII. mendekoa) non lehenago ''Logia dei Pisan'' baitzegoen baina gaur udaletxearen egoitza da. Toki berean kokaturik, katedrala haren fatxada barrokoarekin, zeina 1600n altxatu baitzen, 1176ko [[normandiar]] oinarri batzuen gainean eta Canterburyko Santo Tomasi dedikaturik. Beste eraikin batzuk San Pedro [[Monasterio|monasterioa]], Erdi Aroko Karmen [[Komentu|komentua]] eta balio arkitektoniko, historiko eta artistiko beste eliza, komentu eta etxe noble batzuk, XVI. eta XVII. mendekoak.
Katedralaren ondoan, Tapizen Museoa dago, non zortzi lan erakusten diren, 1570 inguruan egindakoak, K.o. 66 urteko erromatar eta juduen arteko gerra kontatzen dutenak.
Gune historiko honetan zenbait eraikin zaharberritu dira, hala nola, San Pedro (Hiriko Museoaren egoitza) eta Karmen komentua, gaurko hiriko [[pinakoteka]].
113. lerroa:
==Klima==
Marsalako klima epela eta beroa da. Eguraldia beroa da udan, gehienezko tenperatura 39º C-koa da.
Askoz euritsuagoa da neguan udan baino. [[Köppen klima sailkapena|Köppen-Geiger]] sailkapenaren arabera '''''Csa''''' da. Marsalako batez-besteko tenperatura 17.8 °C-koa da. da eta urteko prezipitazioak 448 mm.-koak
<ref>http://es.climate-data.org/location/52113/</ref>.
 
122. lerroa:
 
[[Lehen Gerra Punikoa]] hasi zen [[Kartagotar Inperioa|kartagotarrak]] Lilibeon lehorreratu zirenean K.a. 265/264 urtean. Hemendik [[Messina|Messinara]] abiatu zirenean gerra hasi zen<ref>Diodoro Sikulo: [[Biblioteka Historikoa]], 23.1.2</ref>.
[[Erromatar Errepublika|Erromatarrek]] konkistatu zuten Marsala K. a. 241ean eta ondoren, Siziliako hiririk garrantzitsuena bilakatu zen. [[Pretore|Pretorearen]] egoitza eta merkatal zentrua etxe aberatsez eta eraikin publikoez bete zen. [[Zizeron|Zizeronek]] ''splendidissima urbs'' deitu zion. Honek eskualdean [[Kuestore (Antzinako Erroma)|kuestore]] lana egin zuen K. a. 76-75 urteetan.
[[Bandaloen Erresuma|Bandaloek]] hiria birrindu zuten K.o. V. mendean. Beranduago, Marsala anexionatu zen [[Bizantziar Inperioa|Bizantziar Inperioari]]. Denboraldi honetan, hiriak [[Disenteria|disenteriak]] jota egon zen, piratek arpilatuta eta [[Konstantinopla|Konstantinoplak]] ahaztuta.
[[Berbere|Berbereen]] etorrerak Granitola mendira IX. mendean, merkataritzaren eta hiriaren suspertzea ekarri zuen. Hiriak ''Marsa ʿAlī'' izen berria hartu zuen, edo ''Marsa ʿāliyy'', “Portu Handia” portu zaharraren zabaleragatik, Punta d'Algaren ondoan. Beste balizko esanahi bat ''Marsa Allāh'', izan zitekeen “ Jainkoaren“Jainkoaren Portua”. Azken teoria da Marsala ''mare salis''-etik etortzea, hau da, “gatzagak itsaso aldean” (iparraldeko kostan daudenak). Hala ere, ez daude teoria honen erreferentziarik eta irletako gatzagek. Gaur egungo irlan daudenak (“Isola Lunga”) XIX. mendean egin ziren.
XI. mendetik aurrera, [[normandiar]], [[Anjou|anjouar]] eta [[Aragoiko Erresuma|aragoiar]] leinuek zonaldea menperatu zuten, hurrenez hurren. Denboraldi honetan, Marsala aberastu zen merkataritzari esker, baina [[Karlos V.a Espainiakoa|Karlos V.ak]], 1575ean, agindu zuenean portua ixtea [[Sarrazeno|sarrazenoen]] erasoak ekiditzeko, oparotasunezko aldia bukatu zen. Harrez geroztik, bi mende itxaron beharko ziren beste oparotasun bat etortzeko. XVIII. mendearen amaieran, John Woodhouse ingeles merkataria [[Marsala ardoa]] hasi zen esportatzen. Hiriko bizitza suspertzearekin batera, azpiegiturazko lanak egin ziren, hala nola, Margitello portua. Portu honetan, hain zuzen ere, [[Giuseppe Garibaldi]] bere armadarekin 1860ko maiatzaren 11n lehorreratu zen [[Risorgimento|Italiaren Bateratzea]] lortzeko. Maiatzaren 11n ere, baina 1943an, [[II. Mundu Gerra|II. Mundu Gerran]], britainiarrek hiria bonbardatu zuten. Eraso horren erruz zibil asko hil ziren eta konponezinezko kalteak eragin zituen ere hiriko gune historikoan. [[New York Times]]ko 131943.05.1943ko13ko egunkariak “Marsala mapatik desagertuta” jarri zuen izenburua<ref>http://www.freerepublic.com/focus/chat/3018713/posts</ref>.
 
= Erreferentziak =