Reggio di Calabria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
7. lerroa:
Reggioren jatorria arkeologia eta mitologiaren artean ezkutatzen da. [[K. a. 3. milurteko|K.a. 3. milurteko]]tik aurrera, populazio [[pelasgikoak]] ([[askenazioak]] eta [[ausonioak]] [[Diodoro Sikulo]]k aipatutakoak, eta [[enotrioak]] [[Dionisio Halikarnasokoa]]k eta [[Estrabon]]ek aipatzen dituztenak) bizi ziren han. Ondoren, Eubeako [[kalkis]]tarrek eta [[mesenia]]rrek fundatutako Erythrà («Gorria») izeneko hiriaren hondarren gainean, italoak kokatu ziren. Hiri hau greziarrek hegoaldeko Italian fundatutako hiririk zaharrena da, [[Kumas]]en ondoan. Izan ere, [[K. a. VIII. mende|K.a. VIII. mende]]an, (730ean) sortu zuten. Mitologiaren arabera, [[Delfosko orakulua]] erakutsi zuen hiria fundatu behar zen tokia<ref>Diod. VIII,23; Strab. VI, 1,6; Her. Lem., Cost. 25; Dion. Hal., Excerpta XIX,2</ref>.
 
[[Locros]] hiriarekin aliatuta, [[Sagrako batailan]] parte hartu zuen, [[K. a. VI. mende|K.a. VI. mende]]an. [[Estrabon]]en arabera, Lokroseko 10.000 soldaduk eta Reggioko tropek, [[Crotona]]ko 130.000 gerlariak garaitu zituzten<ref>Estrabón VI,1,10</ref>. Reggio [[Grezia Handi]]ko hiri garrantzitsuenetariko bat izan zen, [[K. a. V. mende|K.a. V. mende]]an, [[Anaxilao]] [[tirano]]aren agintaldian itzal handia lortuz. Reggioko [[polis]]aren garapen artistiko eta kulturala erlazionatuta dago bere eskola filosofikoa pitagoriko eta eskultura eta poesiako eskolarekin.
 
[[Peloponesoko Gerra]]n [[Antzinako Grezia|Atenasekin]] aliatu zenez, [[Dionisio I.a Sirakusakoa]]k behin eta berriz erasotu zuen.
[[K. a. 387|K.a. 387]]an Sirakusaren mendean erori zen, baina [[K. a. 351|K.a. 351]]n independentzia berreskuratu zuen. [[K. a. 433|K.a. 433]]tik aurrera demokrazia onartu zen.
[[Antzinako Erroma|Erromaren]] aliatua izanik, udalerri bihurtu zen [[K. a. 89|K.a. 89]]an. [[Erromatar Inperioa]]ren garaian, hegoaldeko kulturako gune ospetsuenetariko bat izan zen. Hiri honetan ''Regio III Lucania et Brutii''-ren (Lucania eta Bruzioko erregioa) gobernadorearen egoitza zegoen. Reggion [[Tirreniar itsasoa|Tirrenoko]] isurialdea zeharkatzen zuen [[Via Capua-Rhegium]] hasten zen.