Modica: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
7. lerroa:
 
===Antzinaroa===
[[Tuzidides]]en arabera, hiria K. a. 1360an edo 1031n fundatu zen eta K. a. VII. mendean [[sikuloak]] hemen bizi ziren. Seguruena, [[Sirakusa]]ren menpeko hiri bat zen. Erromatarrek Modica, Sirakusa eta Sizilia osoa okupatu zituzten kartagotarren kontrako [[Egadi]] irletako gudaren ondoren, [[Lehen Gerra Punikoa]]ren amaieran (K. a. 241). Modicak ''decuman ''kategoria zuen'' ''beste 35 hirirekin batera erromatarren botereari berez men egin ziolako. [[Gaio Verres|Verres]] <ref>Zizero, ''In Verrem'', 1, III, 51</ref> pretorrak zapaldu zuen. Hiri hau burujabeko ''[[municipium]] ''bilakatu zen nolabaiteko garrantziarekin. [[Plinio Gaztea|Pliniok]] eta [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeok]] hiri hau aipatu zuten irlako beste batzuen artean, ''Ibilbideetan ''agertzen ez bada ere. [[Rabenako kosmografia|Rabenako geografoak]], [[Silius Italicus]]ek<ref>Plin. III. 8. § 14 ; Ptol. III. 4. § 14; Geogr. Rav. V. 23.</ref>, berriro aipatzen zuenean beste siziliar hiri batzuen artean, [[Noto (Sizilia)|Netum]]-ekin (gaurko ''Noto Antico'') elkartzen du auzikideak zirelako<ref>Sil. Ital. XIV. 268.</ref>.
Siziliako hego-ekialdearen eta Modikaren kristautasuna (germaniar historiaren arabera, L. Hertling) goiztiarra zen. Sirakusako elizbarrutiak dioenez, San Paulok fundazio apostoliko bat egin zuen K. o. 61ean<ref>Apostoluen aktak 28:12</ref>.
 
===Erdi Aroa===
Zenbait mende geroago, 535. urtean, Bizantziar jenerala [[Belisario|Belisariusek]], [[ostrogodo]]ak egotzi ondoren, Justiniano I.aren Ekialdeko Erromatar Inperioaren gobernua ezarri zuen ([[Bizantziar Inperioa]]). Grekerazko hiztunek eutsi zioten beraien kulturari XI. mendean [[normandiar]]rek latinizazioa inposatu arte. 845. urtean, [[Aglabtar leinua|arabiarrek]] Modica okupatu zuten, ''Mudiqah ''izena emanez. 1091an Modica eta [[Noto]]ko harana normandiarren esku erori ziren, [[Roger I.a Siziliakoa|Hautevilleko Rogerrek]]<nowiki/>zuzenduta.
 
XIII. eta XIV. mendeetan espainiar menpean egon zen [[Gualtieri]] kondeen familia agintaria zelarik. Titulu hau eta estatusa sei familia italiarrek jarauntsi zituzten hurrenez hurren, [[Mosca]], [[Chiaramonte|<nowiki/>]][[Chiaramonte]], Cabrera, [[Enríquez]] (Gaztelako Almiranteak eta Medina de Riosecoko dukeak), Alvarez eta azkenean [[Fitz-James Stuart]]. Hala ere, azken hiru dinastien konde tituluek garrantzia eta boterea galdu zuten; beraz, Modica, Siziliako gainerako lurraldeak bezala, Espainiako erregeordeak Palermotik gobernatu zuen.