1001 prozesua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Ordena Publikoaren Auzitegiaren '''1001 prozesua''' edo '''1972/1001 prozesua''' frankismoan izandako auzi judiziala izan zen, 1972an hasi arren, bertan 1973an Langile...»
(Ez dago alderik)

19:34, 16 otsaila 2018ko berrikusketa

Ordena Publikoaren Auzitegiaren 1001 prozesua edo 1972/1001 prozesua frankismoan izandako auzi judiziala izan zen, 1972an hasi arren, bertan 1973an Langile Komisioen zuzendaritza osoa espetxeratu zuten.[1]

Historia

1972ko ekainaren 24an, Langile Komisioen zuzendaritza, garai haietan sindikatu ilegala eta diktaduraren aurkako aurkari nagusienetariko bat zena, Pozuelo de Alarcóngo Oblatuen komentuan bildu eta atxilotu zuten.[2]

Bere kideak epaiketa egin arte, kartzelan izan zituzten, hau da, urtebete baino gehiago. Epaiketa 1973ko azaroaren 20an (ETAk Luis Carrero Blanco hil zuen eguna eta ordu batzuetako epaiketaren atzeratzea suposatu zuena), 21ean eta 22an egin zuten. Akusatuak Langile Komisioak zuzentzeagatik salatu zuten, hau Espainiako Alderdi Komunistarekin lotuta zegoenez zilegia ez zen elkarte baten kideak ziren.[2] Abenduaren 30ean zigorrak adierazi zituzten, fiskalaren eskariekin bat egin zutenak. Zigorren gogortasuna Carrero Blancoren hilketarekin loturik zegoen.[2][3] Zuzendaritzaren hamar kideek, Carabanchelgo hamarrak deituak, espetxe-zigorra jasan zuten. Hona hemen zigorrak: Marcelino Camacho, 20 urteko espetxe-zigorra; Nicolás Sartorius, 19; Miguel Ángel Zamora Antón, 12; Pedro Santiesteban, 12; Eduardo Saborido, 20; Francisco García Salve (laneko apaiza), 19; Luis Fernández, 12; Francisco Acosta, 12; Juan Muñiz Zapico Juanín, 18; eta Fernando Soto Martín, 17.[2]

Urtebete geroago, Espainiako Auzitegi Gorenak zigorrak berrikusi eta gutxitu zituen: Marcelino Camacho 6; Nicolás Sartorius 5; Miguel Ángel Zamora Antón 2; Pedro Santiesteban 2; Eduardo Saborido 5; Francisco García Salve 5; Luis Fernández 2; Francisco Acosta 2; Juan Muñiz Zapico 4 eta Fernando Soto Martín 4 urteko espetxe-zigorra.[2]

Franco hil eta handik gutxira, 1975eko azaroaren 25ean, Joan Karlos I.a Espainiakoa erregeak 1001 prozesuko gartzeleratuei indultua eman zien.[4]

Erreferentziak