Conciergerie (Paris): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
Kartzela Erlojuaren kaiaren ertzetik inguratzen duen eraikinaren behe solairuan eta bi dorreetan zegoen: goiko solairuak parlamentuarentzat ziren. Conciergeriek, hasiera batean atezainaren etxebizitza izendatzen zuen; baina ondoren, honek presoei behatzen zien presondegiari ere eman zion izena. Atezaina Errege Jauregiaren giltzen arduraduna zen, baita argiztapenaren kandela eta argizariak piztearena ere.
 
Concergerie [[Izu Garaia]]n heriotzaren gelaurretzat hartzen zen. Oso gutxi izan ziren bertatik aske irten zirenak. [[Marie Antoinette]] bertan espetxeratua egon zen 1793an <ref>[http://www.arte.tv/fr/semaine/244,broadcastingNum=758746,day=2,week=43,|año=2007.html | «Marie-Antoinette : de Versailles à l'échafaud». Arte (TV) 21.10.2007 (frantsesez). 2007. 2018ko otsailaren 16an kontsultatua. ]</ref>.
[[File:Les Très Riches Heures du duc de Berry juin.jpg|thumb|Conciergerie jauregia XIV.mende amaieran]]
[[File:P1160446 Paris Ier Conciergerie Horloge rwk.jpg|thumb|Erlojuaren dorrea]]
== Historia ==
Cité jauregia Parisko kondeen bizilekua izan zen. [[Frantziako Eudes]] bizi izan zen bertan. [[Hugo Kapetarra|Hugo Capetarrak]] Curia Regisa (Errege kontseilua) ezarri zuen, baita bere administrazioaren hainbat zerbitzu. [[Roberto II.a Frantziakoa|Roberto II.ak]] berreraiki egin zuen.
21 ⟶ 22 lerroa:
XIV. mende erdialdean [[Joan II.a Frantziakoa|Joan II.ak]] erregearen zerbitzariei zuzendua zegoen  pabilioi karratua  eraikiarazi zuen Cité jauregiaren angeluan. Soldaduen pabilioiaren mendebaldean kokatutako lau gelak, pabilioiko gainerako geletatik isolatuak gelditu ziren burdin langa eta horma batengatik. Beranduago, Juan II.ak dorre bat eraikiarazi zuen Cité jauregiko ipar-ekialdean. Forma laukizuzeneko dorre hau “Erlojuaren dorrea” izenaz ezagutzen da, izan ere bertan ezarri zen Frantziako lehen erloju publikoa. Mende horretako bigarren erdialdean Frantziako [[Karlos V.a Frantziakoa|Karlos V.ak]] Cité jauregia utzi eta Louvre jauregian ezartzea erabaki zuen, Juan II.aren alarguna [[Hôtel Saint-Pol|hôtel Saint-Polen]] ezarri zen bitartean. Hala ere bertan jarraitu zuten  administrazioak (parlamentua, Kongresuko ganbera, Merkataritza ganbera, kantzelaritza) eta atezain bat izendatu zuen. [[Erdi Aroa|Erdi Aroan]], Conciergerie jauregiko espetxe bilakatu zen. Momentu horretatik aurrera Conciergerieko espetxea bezala ezaguna egin zen.
 
[[Karlos VII.a Frantziakoa|Frantziako Karlos VII.a]] Conciergerien kokatu zuen Parisko parlamentua XV. mendean eta [[Luis XVI.a Borboikoa|Luis XVI.ak]] eraikin berriak eraikiarazi zituen .
 
=== Conciergerie iraultzan zehar ===
Areto Nagusia Iraultzaren tribunalaren egoitza izan zen [[1793]]<nowiki/>ko apirilaren 2tik [[1795]]<nowiki/>eko (gaur egun justizia jauregiko “pausu galduen aretoa” da).
 
==== Kartzela ====
Conciergerie kartzelarako sarbidea Cour de Maieko eskuinaldean amaitzen den igaro bide baten amaieran zegoen kokatua(oraindik bisita daiteke), bertan guardiek kondenatuak eramaten zituzten. Erdiko korridorean emakumeentzako ziegak banatu ziren . Espetxeratuak iristean, idazkariaren bulegotik pasatzen ziren, non, bere izenak erregistratzen ziren. Justizia jauregiko kafetegia izan zen eta gaur egun, Conciergerie museoari eskainita dago.
 
Guardiaren pabilioia [[XVI. mendea|XVI. mendean]] jauregiko jangela izan zen. Iraultzan kartzela bilakatu zen eta zatikatua izan zen, ziegetan banatuz, eta espetxeratuen kopuru gero eta handiagoa ikusiz berriro zatikatu zuten bere harrera gaitasuna handiagotu zezan.
 
“Rue de Paris” izenaz ezaguna zen  kalea espetxeari atxiki zitzaion eta ziega txikietan zatikatua izan zen. “Pailleux”-ak (baliabiderik gabeko espetxeratuentzat gordetako ziegak) baliabideak zituzten espetxeratuentzat gordetako ziegak baino deserosoagoak ziren.
 
Erregearen antzinako lorategia, Iraultzaren tribunalaren aurrean aurkeztu behar zutenentzat gordetzen zen. Iraultzaren garaian, espetxeratuentzako leku estrategikoa izan zen.  Oraindik irauten du “Côte des Douze” izena zuen lekuak: gizonak ondoko emakumeen lorategitik banatzen zituzten burdinezko hesi batez mugatutako espazio triangeluarra, honek beraien arteko gertutasunerako aukera ematen zuelarik.  
 
Emakumeen lorategia, espetxeratuen ziegez inguratua zegoen, hauek erosotasuna espetxeratuen baliabideen arabera aldatzen zelarik. Emakumeek arropa iturrian garbitzen zuten (oraindik existitzen da) eta harrizko mahai baten gainean jaten zuten. Burdinezko hesi baten emakumezkoen lorategia gizonezkoenarengandik banatzen zuen , bertan zegoelarik “Coin des Douze” deiturikoa.
 
Bainugelan espetxeratuei beraien objektu pertsonalak kendu, ilea moztu, eta eskuak bizkarrari lotzen zizkieten, heriotzara prestatuz.  
 
“Girondinotarren kapera” deiturikoa Erdi Arotik existitzen zen. Tradizoak dio bertan hegeita bat  [[Girondar|Girondarrek]] heriotzari itxaron ziotela  [[1793]]<nowiki/>ko urriaren 29tik 30era zihoan gauean.
 
Gainera, [[Marie Antoinette|Maria Antonieta]], [[André Chénier]], hogeita bat diputatu girondinoak, [[Antoine Lavoisier|Antoine Lavoisier,]] [[Francisco de Miranda]], [[Maximilien Robespierre]] eta beste batzuk Conciergerien espetxeratuak egon ziren. Bi urtetan heriotzara kondenaturiko 2700 pertsona baino gehiagok pasa zituzten bere azken  orduak Conciergerien, eta konkretuki, [[1792ko iraileko triskantza|1792ko iraileko triskantzaren]] aurretik.
 
==== '''María Antonietaren kartzela-aldia''' ====
[[Marie Antoinette|Maria Antonietaren]] lehen ziega kartzelarien antzinako bilera gelan ezarri zen (etzaleku xume bat, kanaberazko besaulki bat, bni aulki eta mahai bat). Ziegak emakumeen lorategira zeraman leiho txiki eta estu bat zuen. [[Alexandre Gonsse de Rougeville|Alexandre Gonsse de Rougevillek]] zuzenduriko  alde egiteko saiakera baten ondorioz Maria Antonieta bigarren ziega batera eraman zuten. Bertan, bionbo batek banatzen zuen zaintzen zuten guardiez. Errege kaperaren ondoan kokatua. [[Luis XVIII.a Frantziakoa|Luis XVIII.ak]] erreginaren ziega pareta batekin itxiarazi zuen eta kapera bat eraiki zen bertan. Mendebaldeko zatia errege kaperari atxiki zitzaion [[Maximilien Robespierre|Maximilien Robespierrek]] bere azken orduak pasa zituen gela baten bitartez.
 
== Erreferentziak ==
[[Kategoria:Parisko jauregiak]]
[[Kategoria:Frantziako espetxeak]]