Conciergerie (Paris): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
 
Concergerie [[Izu Garaia]]n heriotzaren gelaurretzat hartzen zen. Oso gutxi izan ziren bertatik aske irten zirenak. [[Marie Antoinette]] bertan espetxeratua egon zen 1793an.
[[File:Les Très Riches Heures du duc de Berry juin.jpg|thumb|Conciergerie jauregia XIV.mende amaieran]]
 
== Historia ==
Cité jauregia Parisko kondeen bizilekua izan zen. [[Frantziako Eudes]] bizi izan zen bertan. [[Hugo Kapetarra|Hugo Capetarrak]] Curia Regisa (Errege kontseilua) ezarri zuen, baita bere administrazioaren hainbat zerbitzu. [[Roberto II.a Frantziakoa|Roberto II.ak]] berreraiki egin zuen.
 
[[Luis IX.a Frantziakoa|San Luisek]] [[Sainte-Chapelle|Kapera Santua]] eraikiarazi zuen [[1242]] eta [[1248]] artean. Iparraldean, San Luisen jauregiak eraikin bakarra zuen Senara begira. Honek Uraren aretoa izena zuen eta ''Bombée'' (edo Bon-bec) dorreak alboan zegoen, honek bere izena bertako galdeketetan  konfesatzera behartzen zituzten  torturaturetatik datorkio. [[Filipe I.a Nafarroakoa|Felipe IV.ak]] jauregia berreginarazi zuen.  Lanak [[1313]]<nowiki/>an bukatu ziren [[Enguerrand de Marigny|Enguerrand de Marigniren]] zuzendaritzapean. Sena inguratzen zuen esparru bat sortu zuen (erabilgarria baino apaingarriagoa), honek  existitzen ziren dorreak indartzen zituelarik: ''Tour d’argent'' (zilarrezko dorrea), bertan gordetzen zen altxorrari erreferentzia eginez eta  ''Tour Cesar'' (erromatarren presentziari aipu eginez). Cité jauregiaren ipar, zein hegoaldean areto handiak eraiki ziren.
 
Guardiaren pabilioia [[1310]]<nowiki/>ean eraikia izan zen eta Areto Nagusiaren gelaurre moduan erabiltzen zen. Areto Nagusia erregeak gorteko bere saio solemneak ospatzen zituen lekua zen, bertan ere harrerak egiten zirelarik. Janariak  marmol beltzezko mahai baten gainean zerbitzatzen ziren (zeinaren aztarna batzuk gelditzen diren Conciergerien).