Ireki menu nagusia

Aldaketak

[[VIII. mendea|VIII. mendeko]] bukaeran, leinuak [[Tutera]]n finkatu zuen bere hiriburua, eta [[Kordoba]]ko [[omeiatar Kaliferria|omeiar]] [[emir]]ren eta [[Frankoak|karolingiarren]] menpekotzatik alde egitea lortu zuen. Beren burua [[bisigodo]]en aristokraziaren oinordekotzat zuten [[Al Andalus|Al-Andalusko]] beste leinuek bezala, Banu Qasitarrak ez zuten inoiz erabateko onarpenik lortu [[arabiar mundua|arabiar]] klase agintariarengandik.
 
[[Tutera]] hiriburu izanda, Banu Qasitarrek gobernatu zituzten [[Erriberri|Olite]], [[Huesca]], [[Arnedo]], [[Tarazona]], [[Borja]], [[Lleida]], [[Toledo]], [[Zaragoza]] eta, ziur asko, [[Ejea de los Caballeros|Ejea]]. Banu Qasitarren erresuma autonomoa [[Iruñeko Erresuma]]ko elkarkide garrantzitsua zen, biek elkarren laguntza behar zuten inguruko [[musulman]] eta [[kristautasun|kristau]] erresumen aurka. Horrela, Banu Qasitarrek eta Iruñeko Erresumako armadak [[frankoak|frankoei]] irabazi zieten [[Orreagako gudua (778)|Orreagako guduan]] ([[824]]).
 
Iruñeko Erresumaren eta Banu Qasitarren arteko harremanak leinu arteko ezkontzek indartu zituzten. Banu Qasitarrak, iruindarrak bezala, [[Asturiasko Printzerria|Asturiasko]] erresumaren etsai ziren.
30.477

edits