Gobernu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
95.16.94.47 wikilariaren berrikuspena desegin da: «Jaurlaritza» soilik EAEko gobernurako da (ikus Hiztegi Batua)
Etiketa: Desegin
1. lerroa:
{{Gobernu mota aurkibidea}}
'''Gobernua''' ([[greziera|grekotik]] κυβερνάω "ontzia gidatu") edo '''jaurlaritza''', [[botere publiko]] bat zuzendu, kontrolatu eta administratzen duen sistema eta sistema hori ordezkatzen duten agintarien multzoa da. Gobernuak edozein lurralde mailatan egon daitezke, nahiz eta, oro har, [[Estatu]]az eta tokiko gobernuez aritzean erabiltzen den gehien. Estatuen kasuan, [[lehendakari]] edo [[lehen ministro]] bat —'''gobernuburua'''— izaten da gobernu horren buru, eta hainbat [[ministro]]z osatuta dago. [[Konstituzio]]ak [[botere betearazle]]a ematen die gobernuko kide horiei, eta botere [[politika|politikoa]] ematen die [[gizarte]]aren gain.
 
Bi gobernu mota nagusi dira gaur egun: [[autokrazia]] eta [[konstituzionalismo]]a. Erregimen autokratikoetan gobernua agintari edo agintari talde (alderdi politiko bakar) baten esku dago, eta hark bere esku du estatuko aginpide osoa. Agintari goren horrek talde nagusiaren aurrean baino ez du erantzukizunik, zenbaitetan aukeratu duen biltzarraren aurrean erantzukizun formala izaten baldin badu ere. Aldiz, [[demokrazia]] konstituzionaletan herriak hautatzen ditu bere ordezkariak eta hauek biltzar legegileak edo parlamentuak eratzen dituzte; azkenik, parlamentuak gobernua (ministro taldea) aukeratzen du, aginpide beterazlea duena.