Deustuko geltokia (Euskotren): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
32. lerroa:
}}
 
'''Deustu''' [[EuskoTren]] eragilearen [[Txorierriko linea]]ri (garaian 4. linea) zegokion lurgaineko geralekua zen, [[Bilbo]]ko [[Deustu|izen bereko auzoan]] kokatuta zegoena. Geltokia [[Bilbo-Areeta trenbidea]] irekitzearekin batera inauguratu zen, [[1887]]ko [[uztailaren 1]].an,<ref name=":0">{{erreferentzia|hizkuntza=es|egilea=Spanish Railway|url=http://www.spanishrailway.com/2012/03/21/ferrocarril-de-bilbao-a-las-arenas-y-plencia-suburbanos-de-bilbao/|egilea=Spanish Railway|artikulua=Ferrocarril de Bilbao a Las Arenas y Plencia (Suburbanos de Bilbao)|hizkuntza=es|sartze-data=2018-02-11}}</ref> eta [[2010]]eko [[maiatzaren 15]]ean itxi zuten, [[Bilboko metroa]]ren 3. linea eraikitzeko lanak zirela eta Txorierriko linearen ''Deustu-Zazpi Kaleak'' tartea itxi zutenean.
 
[[2018]]ko [[urtarrilaren 26]]an geltokiaren eraikina eraitsi zuen [[Bilboko Udala]]k.
 
== Sarbideak ==
* [[Irudi:Aiga downarrow inv.svg|20px]] Berrizbidea, 2
 
== Historia ==
[[1887]]ko [[uztailaren 1]].an Bilbo-Areeta trenbidea inauguratu zen,<ref name=":0" /> linea honen barruan Deustuko geltokia eraiki zelarik. Linea horren luzapenaren ondoren Bilbo-Plentzia linearen parte izan zen.
 
[[1995|1995ean]] [[Metro Bilbao]] enpresak [[Bilbo-Plentzia trenbidea|Bilbo-Plentzia trenbidearen]] zati gehiena bereganatu zuen, San Ignazio eta [[Plentziako geltokia|Plentziako geltokien]] arteko tartea, hain zuzen ere, trenbidea moldatuz [[1. linea (Bilboko metroa)|Metroaren 1. linea]] ezartzeko. Bitartean, EuskoTrenek San Ignazio eta Bilbo-Zazpi Kaleak geltokien arteko tartea mantendu zuen, Zazpi Kaleetako geltokia gaur egungo [[Zazpikaleetako geltokia|Zazpikaleetako geltokiko]] San Nikolas sarbidean kokatuta zegoela.
 
San Ignazio eta Zazpi Kaleetako geltokien arteko tartea oso laburra zenez, linea zati hau [[Bilbo-Lezama trenbidea|Bilbo-Lezama trenbidearekin]] lotzea erabaki zen. Horretarako Zazpi Kaleak eta Calzadasko geltokiak oso hurbil zeudela aprobetxatu zen (Calzadasko geltokia gaur egungo Bizkaiko Arkeologi Museoa jasotzen duen eraikina da, [[Miguel Unamuno plaza (Bilbo)|Unamuno plazan]] kokatuta), eta bi geltokien artean lotura tunel bat eraiki zen, [[1996|1996ko]] [[Irailaren 16|irailaren 16an]]. Hala, San Ignazio-Zazpi Kaleak eta Calzadas-Lezama trenbideak bateratu ziren, eta Calzadasko geltokia behin-betiko zerbitzuz kanpo utzi zen. Bere aldetik, Deustuko geltokia [[Bilbo-Lezama trenbidea|Bilbo-Lezama trenbidearen]] barruan gelditu zen, Txorierriko lineari zerbitzu emanez.
 
[[2000|2000. urtean]] Enekuriko tunelak eraikitzean San Ignazio eta Deustuko geltokien arteko tartea bertan behera gelditu zen, eta Deustuko geltokia Bilbo-Lezama trenbidearen geltoki-buru izatera pasa zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=El|abizena=Correo|izenburua=Comienzan en Deusto las obras para dotar al barrio de 200 nuevos aparcamientos|hizkuntza=es-ES|url=http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20131102/vizcaya/comienzan-deusto-obras-para-20131102.html|aldizkaria=elcorreo.com|sartze-data=2017-11-14}}</ref>
 
[[2010]]eko [[maiatzaren 15]]ean geltokia itxi zuten, [[Bilboko metroa]]ren 3. linea eraikitzeko lanak zirela eta Txorierriko linearen Deustu-Zazpi Kaleak tartea itxi zutenean.
 
[[2018]]ko [[Urtarrilaren 25|urtarrilaren 25ean]] geltokiaren eraikina eraitsi zuen [[Bilboko Udala]]k, aparkalekuak eraikitzeko.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Derriban la vieja estación de Deusto para construir un parking|hizkuntza=es|data=2018-01-26|url=http://www.elcorreo.com/bizkaia/derriban-vieja-estacion-20180126112915-nt.html|aldizkaria=El Correo|sartze-data=2018-02-14}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Juanjo|abizena=Olaizola|izenburua=Historias del tren: DESTRUYEN LA HISTÓRICA ESTACIÓN DE DEUSTO|data=2018-01-26|url=http://historiastren.blogspot.com.es/2018/01/destruyen-la-historica-estacion-de.html|aldizkaria=Historias del tren|sartze-data=2018-02-14}}</ref>
 
== Erreferentziak ==