Antzinako Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
58. lerroa:
Garai Helenistikoa k.a. 323- k.a. 146 urteetan iraun zuen, Alejandro Magnoren guduak bukatu zirenetik Grezia eta Errepublika Erromatarraren arteko anexiora. Erromatarren nagusitasunak gizarte eta kultura helenisikoaren jarraipena hautsi ez bazuen ere, Greziaren independentzia politikoaren amaiera suposatu zuen.
 
Garai helenistikoan zehar "berezko Greziak", hau da, Greziak gaur egun duen lurraldeak, greziar-hiztunetara mugatu zen. Alejandroren konkistek, gainera, zenbait eragin izan zuten greziar hiri-estatuengan. Greziar mugak izugarri zabaldu ziren, eta greziarrek, batez ere gazteek, etengabe emigratu zuten ekialdeko greziar inperioetara, esaterako [[Alexandria]] eta [[Antiokia]]<nowiki/>ra, ptlomeotar Egipto eta seleukotar Siriako hiriburuak zirenak hurrenez hurren. Horren ondorioz, bi hiriak kultura helenistikoaren erdigune bilakatu ziren.
 
Alejandroren heriotzaren eta zenbait gatazken ondoren, Greziar inperioa Alejandroren jeneralen artean zatitu zen, modu horretan [[Ptolomeotar Erresuma]] ([[Egipto|Egipton]]), [[Seleukotar Inperioa]] ([[Levante (Ekialde Hurbila)|Levanten]] edo Ekialde Hurbilean), [[Mesopotamia]] eta [[Persia]] eta Antigonida Dinastian (Mazedonian oinarritua) zatitu zen inperioa. Aurrerago, Greziako polisek beren askatasunaren zati bat berreskuratu ahal izan zuten, Mazedoniako Erreinuari kontuak eman behar bazizkieten ere. Greziar estatu-hiriak bi ligatan zatituta geratu ziren: [[Akaiar Liga]] (Tebas, Korinto eta Argos) eta [[Etoliar Liga]] (Esparta eta [[Atenas]]). Erromatarren konkista arte bi ligak gerran egoten ziren elkarren artean.
66. lerroa:
 
== Gizartea ==
Greziako gizartean biztanleek maila eta eginkizun desberdinak zituzten legearen aurrean. Orokorrean pertsonak esklabo edo askeak izan zitezkeen, eta aldi berean pertsona askeen artean hiritarrak eta atzerritarrak bereizten ziren.
Antzinako greziar gizartearen ezaugarri nagusiak hauexek izan ziren: askeen eta esklaboen arteko banaketa, gizonezko eta emakumezkoen eginkizun ezberdinak, jaiotasunaren oinarritutako ezberdintasun-gabezia erlatiboa eta erlijioaren garrantzia.
 
Herritarrak eta ez-herritarrak bereizten ziren, eskubideei begiratuta.
'''Esklaboa''' bere jabearen menpe zegoen eta ez zuen inolako eskubiderik. Mota askotako jarduerak egiten zituzten, eta askotan esklaboek eta askeek batera egiten zuten lan.
 
'''Atzerritarr edo [[Meteko|metekoek]]''' zerga bereziak ordaindu behar zituzten, eta ez zitzaizkien hiritarrei ematen zitzaizkien eskubide politiko eta juridikoak ematen, gainera ezin zuten bizitza publikoan parte hartu. Horrez gain, ezin zituzten lurrak eskuratu, horren ondorioz beren jarduera ekonomiko nagusiak artisautza eta merkataritzara mugatzen ziren.
 
'''Hiritarrari''' aitortzen zitzaizkion hiritartasunari lotuta zeuden eskubide eta betebeharrak. Lurrak erosi ahal izatea, bizitza politikoan parte hartzea, kargu politikoak lortzea eskubideen artean eta betebeharrei dagokienez gerrako gastuak ordaintzea eta soldadutzara joatea.
 
Atenasen ondo bereizten ziren hiritarrak, atzerritarrak eta esklaboak. Lehenak ziren eskubide politiko guztien jabe eta Greziako demokraziaren eskubidea zutenak, baina beste biak ere aintzakotzat hartzen ziren, Atenasentzat funtsezkoak zirelako.
 
Emakumeei dagokienez, hiritartasuna aitortzen bazitzaien ere, '''emakumeak''' ez ziren inola ere benetako hiritar bezala hartzen. Greziako zenbait etxetan ginezeoa zeukaten, emakumezkoentzat bereizten zen gela edo gelamultzoa. Horren ondorioz, bizitza publikotik aparte mantentzen ziren emakumeak, nahiz eta bazegoen salbuespenik.
 
== Kultura ==