Akrostiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: reemplazo de categoría Hitz-jokoak por Hitz jolasak
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Akrostikoa''' ([[greziera]]zko ἄκρος ''akros'', muturra, eta στίχος ''stikhos'', lerroa edo bertsoa), olerki bat da, non bertso bakoitzeko hasierako, erdiko edo amaierako hizkiek, bertikalean irakurriak, hitz edo esaldi bat eratzen duten. Hedapenez, akrostiko, hizki horiek osaturiko hitzari ere deitzen zaio. Akrostiko ospetsu bat, [[Fernando de Rojas]] [[Erdi Aroa|Erdi Aro]] amaierako idazle [[espainia]]rraren lanik ezagunena den [[La Celestina]]n agertzen da.
 
[[Leodegundia Ordoñez|Leodegundia]] [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko erregina]] ezkontidearen [[Leodegundiaren eztei-kanta|epitalamio edo eztei-kanta]] (9. mendeko Nafarroako dokumentua) akrostiko bat da halaber, Leodegundiaren edertasuna goraipatzen duena.
 
Literatura asmakuntza hau, bereziki, forma bihurrienak gehien erabili diren garaietan hedatu da, [[literatura barrokoa]]n kasu.