Indoeuropar hizkuntzak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
GEH
29. lerroa:
|}
 
== Indoeuropar hizkuntzak ==
'''Indoeuropar hizkuntzak''' familia-hizkuntza bat da, eta Europako zein Asia hegoaldeko ehunka hizkuntza eta dialektok osatzen dute. '''Indoeuropera'''<ref>{{Web erref|izenburua=47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0047.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2010-12-23}}</ref> antzinako hizkuntza hipotetiko bat da, familia-hizkuntza horren ustezko sorburua. Indoeuropar hizkuntzen artean ditugu [[Europa|Europako]] hizkuntza hedatuenak, bai eta [[Iran|Irango]] lautadako nahiz [[India|Indiako]] hainbat hizkuntza ere, adibidez: [[Hindi|hindia]], [[gaztelania]], [[Ingeles|ingelesa]], [[italiera]], [[Portuges|portugesa]], [[bengalera]], [[errusiera]], [[Frantses|frantsesa]], [[Aleman|alemana]] eta [[Punjabera|punjabiera]], eta abar. Indoeuropar familia da hiztun gehien duen hizkuntza-familia, 3 mila miloi hiztun baititu. [[Hizkuntza familia|Hizkuntza-familia]] honetan zenbait adar daude, eta horien artean hiztun gehien dituena [[Indoirandar hizkuntzak|indoirandarra]] da.