«Hizkuntza familia»: berrikuspenen arteko aldeak

* [[Papuar hizkuntzak]]
 
== [[Hizkuntza isolatuak]] ==
<blockquote>''Artikulu nagusia: [[Hizkuntza isolatuak]]''</blockquote>Munduko hizkuntza gehienak harreman genetikoa dute beste hizkuntza bat edo gehiagorekin eta, beraz, hizkuntza familia baten parte dira. Baina badira hizkuntza familia baten koka ezin daitezkeen hizkuntzak, ezin izan baita ezarri beste hizkuntzaren batekin harreman genetikorik duten. Hizkuntza mota honi hizkuntza isolatua deitzen zaio eta hizkuntza bakarreko familiak eratzen dituzte.
 
Hizkuntza isolatuak bi motatakoak izan daitezke. Lehenengo mota hizkuntza familia baten parte da eta bere isolatutasuna hizkuntza familia horren barneko adar isolatu bat izatean datza; esate baterako, [[Armeniera|armenierak]] [[Indoeuropar hizkuntzak|familia indoeuroparraren]] barneko adar isolatu bat osatzen du. Bigarren hizkuntza isolatu motarako ezin izan da ezarri inolako harreman genetikorik beste hizkuntzaren batekin; adibidez, [[euskara]]. Bada euskararen inguruan eztabaida ea erromatar garaian hitz egiten zen [[Akitaniera|akitanierak]] zein harreman zeukan euskararekin; batzuk diote euskararen arbaso edo aurrekari zela eta beste batzuk euskararen ahaide litzatekeela diote. Dena dela, euskara hizkuntza isolatu absolutu adibidetzat erabili ohi da hizkuntzalaritzazko lan ugaritan.
7

edits