«Hizkuntza familia»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
{{HezkuntzaPrograma}}
[[Fitxategi:Mapa Lenguas del Mundo.png|right|400px|thumb|Munduko hizkuntza familiak.]]
'''Hizkuntza familia''' bat jatorritzat [[aitzin-hizkuntza]] bera duten [[hizkuntza|hizkuntzek]] osatutako taldea da. Hizkuntza askotanaskoren kasuan, ezaguna da zein hizkuntza familiafamiliari dagokion.; [[Euskaraeuskara]]ren kasuan aldiz, ezezaguna da zein duen jatorriko hizkuntza; beraz, hizkuntza familiarik ez duela esan ohi da, eta [[hizkuntza isolatuak|hizkuntza isolatutzat]] jotzen da.
 
Hizkuntzalaritza historikoak hizkuntzen arteko erlazioak irudikatzeko zuhaitzen metafora darabil. Hau [[August Schleicher]] izeneko hizkuntzalari alemaniarrak garatu zuen 19. mendean ([[:de:Stammbaumtheorie|Stammbaumtheorie]]). Honi zor zaio ''hizkuntza'' ''familia'' terminoa; pertsonen arteko erlazio biologikoak irudikatzeko erabiltzen diren [[Familia zuhaitzak|zuhaitz genealogikoak]] hizkuntzen arteko erlazioak irudikatzeko erabiltzen dira. Hizkuntzalaritza konparatiboak ezartzen ditu hizkuntza familien barneko lotura genetikoak. Familia bereko hizkuntzak edo ahaideak erlazio “genetikoa” dutela esaten da. Familien barruan, badaude ahaide estuagoak diren hizkuntza taldeak; adibidez, [[Indoeuropar hizkuntzak|indoeuropar hizkuntzen]] familiaren baitan ingelesa, errusiera eta gaztelania daude, besteak beste; hizkuntza hauek ordea, azpifamilia desberdinetan sailkatzen dira: ingelesa [[Hizkuntza germaniar|germaniarrean]], errusiera [[Eslaviar hizkuntzak|eslaviarrean]] eta gaztelania [[Hizkuntza erromantzeak|hizkuntza erromantzeen]] azpitaldean. Hizkuntza hauek [[Arkaismo|arkaismoak]] partekatzen dituzte sarri, hots, aitzin-hizkuntzaren ezaugarriak.
== Familia nagusiak ==
 
Aitzin-hizkuntzaren banaketa ardatz geografikoan gertatzea da ohikoena. Jatorrizko hiztun komunitate bateratua gutxinaka zatikatzen doa [[Dialektalizazio prozesu|dialektalizazio prozesuaren]] bitartez eta amaieran hizkuntza berriak eta beregainak sortzen dira.
 
== Hizkuntza familiak munduan ==
[[Ethnologue]]-ren arabera 7099 hizkuntza bizi daude munduan 141 hizkuntza-familiatan banatuta<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Summary by language family|hizkuntza=en|url=http://www.ethnologue.com/statistics/family/|aldizkaria=Ethnologue|sartze-data=2018-02-13}}</ref>. “Hizkuntza bizia” deritzo pertsona talde batek egunerokotasunean komunikatzeko erabiltzen den tresna nagusiari. Aldiz, gaur egun hiztun komunitaterik ez daukaten hizkuntzei eta, beraz, egunero komunikatzeko erabiltzen ez direnei [[Hildako hizkuntza|hizkuntza hilak]] deitzen diegu.
 
=== Familia nagusiak ===
* [[Indoeuropar hizkuntzak]]
* [[Afro-asiar hizkuntzak]]
* [[Paleosiberiar hizkuntzak]]
* [[Papuar hizkuntzak]]
 
== [[Hizkuntza isolatuak]] ==
Munduko hizkuntza gehienak harreman genetikoa dute beste hizkuntza bat edo gehiagorekin eta, beraz, hizkuntza familia baten parte dira. Baina badira hizkuntza familia baten koka ezin daitezkeen hizkuntzak, ezin izan baita ezarri beste hizkuntzaren batekin harreman genetikorik duten. Hizkuntza mota honi hizkuntza isolatua deitzen zaio eta hizkuntza bakarreko familiak eratzen dituzte.
 
Hizkuntza isolatuak bi motatakoak izan daitezke. Lehenengo mota hizkuntza familia baten parte da eta bere isolatutasuna hizkuntza familia horren barneko adar isolatu bat izatean datza; esate baterako, [[Armeniera|armenierak]] [[Indoeuropar hizkuntzak|familia indoeuroparraren]] barneko adar isolatu bat osatzen du. Bigarren hizkuntza isolatu motarako ezin izan da ezarri inolako harreman genetikorik beste hizkuntzaren batekin; adibidez, [[euskara]]. Bada euskararen inguruan eztabaida ea erromatar garaian hitz egiten zen [[Akitaniera|akitanierak]] zein harreman zeukan euskararekin; batzuk diote euskararen arbaso edo aurrekari zela eta beste batzuk euskararen ahaide litzatekeela diote. Dena dela, euskara hizkuntza isolatu absolutu adibidetzat erabili ohi da hizkuntzalaritzazko lan ugaritan.
 
== Hiztun taldeak ==
# Hamabi hizkuntza erdi-mailako: 70-35 milioi bana dituzte, eta honako hauek dira: [[javera]], [[italiera]], [[telugu]], [[koreera]], [[marathera]], [[tamilera]], [[vietnamera]], [[turkiera]], [[ukrainera]], [[poloniera]], [[gujaratera]] eta [[thailandiera]]. Orotara, munduko biztanleen %&nbsp;14.
# Beste 2.900 etno-hizkuntza: 30-20 milioi hiztunekoak dira [[India]]ko zenbait hizkuntza, [[errumaniera]], [[nederlandera]], [[birmaniera]] eta beste; 15-6 milioi bitartekoak [[persiera]], [[serbokroaziera]], [[amharera]], [[hungariera]], [[txekiera]], [[suediera]], [[katalan]]a eta [[kitxua]]; 5-3 milioikoak [[daniera]], [[finlandiera|suomiera]], [[albaniera]], [[georgiera]], [[galiziera|galegoa]], [[guaraniera]]; 2 milioiren azpitik geratzen dira [[estoniera]], [[esloveniera]], [[euskara]], azteken [[nahuatl]]a eta abar. Multzo honetakoek eta oraindik gutxiago dituztenek munduko biztanleen %&nbsp;23 eskas biltzen dituzte orotara.
 
== Erreferentziak ==
<references />
 
== Ikus, gainera ==
7

edits