Antzinako Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
8. lerroa:
| hizkuntza=[[Antzinako greziera]]
}}
[[Fitxategi:Location_greek_ancient.svg|frame|right|450px|Antzinako Grezia K. a. VI. mendean]]
'''Antzinako Grezia'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> greziar hizkuntza eta kulturako herrien zibilizazioa izan zen, K. a. XIII. eta IX. mende artean hasi eta [[Antzinaroa]] bukatu arte iraun zuena (K. o. 600 urtea). Mendebaldeko zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da, itzelezko eragina izan baitzuen [[Erromatar Inperioa]]n, eta baita [[Pizkundea]]n eta beste ondorengo aroetan ere. Gaur egungo [[Grezia]] eta [[Anatolia|Asia Txikian]] hasi bazen ere, [[Mediterraneo]] osora zabaldu zen, [[Iberiar penintsula]]tik [[Itsaso Beltza|Itsaso Beltzeraino]].
 
24 ⟶ 23 lerroa:
 
==== Grezia arkaikoa (K.a. 800-500) ====
[[Fitxategi:Location_greek_ancient.svg|frame|right|450px|Antzinako Grezia K. a. VI. mendean]]
Garai hartan ''polis'' hiribilduetan ekonomia aldatuz joan zen, eta merkataritzak eta artisautzak garrantzi handia izan zuten. Lehengo erregetza ere aldatuz joan zen eta erregimen aristokratiko bihurtu zen, VIII. mendean Asia Txikian sortu eta Grezia osora hedatu zena gero. Hiria gobernatzeko eztabaida politikoen lekua aitonen semeen kontseilua edo biltzarra ''(bule)'' izan zen. Herriaren biltzarra ''(ekklesia)'' bigarren mailan geratu zen, eta, horregatik, politikan parte hartzeko eskubidea aberatsen eta ahaldunen esku zegoen ia oso osorik. VIII. eta VI. mendeen bitartean gertatu zen Greziaren kolonizazioa Mediterraneo itsasoaren eta itsaso Beltzaren kostaldean. Hasieran, emigrazioa, nekazaritzako lursailen faltaren kariaz gertatu zen, izan ere, antolaketa patriarkalaren arabera, lurraren gaineko eskubideak noble familietako premuarentzat izaten baitziren. VII. mendetik aurrera emigrazioaren merkataritza alderdia hasi zen azaltzen, eta, hala, polis berriak jatorrizko hiriaren faktoria edo sukurtsal bihurtu ziren.