Kakitzat: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Kakitzat 0001.jpg|thumb|300px|'''Kakitzat''' kolektiboko kideak manifestazio [[armada|ejerzitoen]] aurkako manifestazio batean.]]
 
'''Kakitzat''' edo '''Euskal Herriko Koordinakunde Antimilitarista''' [[1980ko hamarkada|1980ko]] hamarkadan [[Gipuzkoa]]n sortu eta Hego Euskal Herriko hainbat herritan aritu zen erakunde [[antimilitarismo|antimilitarista]] da.
 
1980ko hamarkadan [[Espainia]]ko [[soldadutza]]ren aurkako talde asko sortu ziren herriz-herri, batzuk [[Kontzientzia Eragozpen Mugimendua]] KEM-MOC taldearen barnean antolatzen ziren, eta beste batzuk soilik tokian tokiko esparruetan. Talde horien sorreran pertsona anitzek hartu izan zuten parte: [[kontzientzia eragozpena|kontzientzia eragozleek]] , alderdi politikoetako gazteek, gazte asanblada edo irrati libreetakoek, beste taldeetan parte hartzen ez zuten gazteek...
 
Gipuzkoako [[Kontzientzia Eragozpen Mugimendua|KEM]] eta herrialde honetako beste talde batzuk (Orereta, Azkoitia...) elkarlanean hasi ziren, eta horrela sortu zen ''Gipuzkoako Koordinadora Antimilitarista''. Ondoren, Koordinakunde horretako hainbat taldek ''Kakitzat'' sortu zuten. [[1980ko hamarkada|1980ko]] hamarkada bukatu baino lehen Bizkaian, Nafarroan eta Araban Kakitzateko talde berriak sortu ziren.
 
[[1990eko hamarkada]] hasieran kontzientzia eragozpena barik, [[intsumisio]]a izan zen borrokaren ardatza, bai soldadutzari, eta baita objetoreentzat Espainiako Legeak asmatu zuen Ordezko Zerbitzu Sozialari (gaztelaniazko sigletan, PSS) ere. Urteak aurrera joan ahala, beste gai batzuk lantzen hasi ziren: gastu militarra, eragozpen fiskala, gerrateak... 1994tik aurrera Intsumisio Eguna antolatzen hasi zen Kakitzat. Intsumisio Egunak honako herri hauetan egin ziren: [[Oiartzun]]<nowiki/>en, [[Bermeo]]<nowiki/>n, [[Berriozar]]<nowiki/>ren, [[Agurain]]<nowiki/>en, [[Usurbil|Usurbilen]] eta [[Abadiño]]<nowiki/>n. [[2000]]. urtean derrigorrezko soldaduskaren amaiera jaia egin zen [[Usurbil]]en, eta [[2001]]ean Bilboko Erakustazokan jaialdia ere egin zen.
 
[[1990eko hamarkada]]ren bigarren erdian Nafarroa, Araba eta Gipuzkoako Kakitzat desagertu ziren. [[XXI. mendea]]n Bizkaiko Kakitzatek gerrak, gastu militarra, eta eragozpen fiskala... landu ditu, besteak beste.
 
== Kanpo loturak ==