Kuraia (musika taldea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne loturak: Azkena Rock Festival, Hatortxu Rock
19. lerroa:
Punk-rockaren eta 70eko hard-rockaren oinarrietatik abiatuta, Kuraiak bat egin zuen 2000ko hamarkadaren hasieran nazioartean lantzen ari zen energiaz gainezkako rockarekin. Gitarra sutsuetan eta erritmo bizi nahiz astunetan oinarritutako rock-and-rolla zabaldu zuen.
 
Behin-behineko taldea izateko asmotan jaio arren, hiru diska kaleratu zituzten. Haien zuzeneko indartsuari esker jarraitzaile asko bereganatu zituzten denbora gutxian. Zale kopuru handiena [[Euskal Herria]]n izan bazuten ere, [[2002|2002a]]n [[Espainia]]n eta [[2004|2004an]] [[Europa]]n zehar ere aritu ziren jotzen. "Sant Feliu HC Festival", "[[Azkena Rock Festival]]" edo [[Hatortxu Rock]] (2005) musika jaialdietan parte hartu zuten.