Borax: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|xirkan}}
{{chembox
| Verifiedfields = changed
83 ⟶ 84 lerroa:
| OtherCompounds = [[Boric acid]], [[sodium perborate]]}}
}}
'''Boraxa''' ([[sodio|Na]]<sub>2</sub>[[boro|B]]<sub>4</sub>[[oxigeno|O]]<sub>7</sub>·10[[hidrogeno|H]]<sub>2</sub>O, ''sodio borato hidratatua'') [[boro]]aren konposatu garrantzitsua da, uretan disolbatzen dena, eta izadian kristal koloregabeetan gertatzen dena. Uretan edo alkoholetan disolbaturik [[infekzio]]ak eta [[beherako]]a senda ditzake.<ref name="lur">{{erreferentzia|url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-lurcontd/eu/contenidos/termino/_c01123/eu_b_4314/b4314.html |izenburua=Borax |argitaletxea=''Lur hiztegi entziklopedikoa'', CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus |sartze-data=2017-2-11}}</ref> Jendartean oso ezaguna ez izan arren, produktu askoren osagarri bazterrezina da. Esaterako, beira-zuntza eta ongarriak bezain produktu desberdinek boraxa dute osagaien artean. Egun munduan ekoizten den boraxik gehiena, [[Ipar Amerika]]ko [[Nevada]] eta [[Kalifornia]] estatuetako mugan erauzten da, [[Heriotzaren harana]]ren inguruan.<ref name="elhuyar">{{erreferentzia|izena= Mariaje |abizena= Barandiaran |izena2= Inaki |abizena2= Irazabalbeitia |url=http://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/borax-a-menturaren-ildotik/ |izenburua=Borax-a, menturaren ildotik |argitaletxea=''elhuyar zientzia eta teknologia'', CC-BY-SA 3.0 lizentzia, aldizkaria.elhuyar.eus |sartze-data=2017-2-11}}</ref>
 
== Erabilerak ==
Boraxak, edo zehatzago esanda boraxetik lor daitezkeen boro eta bere konposatuek, erabilpen zabala dauka. Hala eta guztiz ere, borax-deribatuen erabilpen-eremurik handiena beira-zuntzaren industrian dago. Detergente eta xaboien industrain ere asko erabiltzen da. Elementu lagungarri moduan erabiltzen da detergenteen formulaziotan; alde batetik base eta azidoak neutralizatuz produktu indargetzaile moduan jokatzen duelako eta bestetik likidoen gainazal-tentsioa txikiagotzen duelako. Bestalde, azido borikoa boraxetik lortzen da. Erabilpen zabala izan du (dauka?) itsaskien kontserbazioan (gorritasuna mantentzen bait die) toxikoa dela konprobatu den arte. Azkenik, boraxa, zeramikagintzan, erregaigintzan, kosmetikogintzan eta beste eremu askotan ere erabiltzen da.<ref name="elhuyar"></ref>
 
== Historia ==
Aintzinatik erabili izan da boraxa teknologian. Babyloniarrek jadanik, boraxa urrearen soldaduran erabiltzen zuten urtugarri moduan. Egyptiarrek enbaltsamaziotan boraxa gehigarri moduan erabiltzen zutela ia segurua da. Txinan boraxezko bernizak ezagunak ziren eta zeramikagintzan aplikatzen zituzten distira ikusgarriak lortzeko. Arabiarrek duela 2000 urte boraxa ezagutzen zuten, eta baurach izenez ezagutu ere.<ref name="elhuyar"></ref>
 
Europan askoz beranduago izan genuen boraxaren berri. Marco Polo veneziarrak Mongoliatik ekarri zituen lehenengo kristalak bolborarekin batera. Veneziako urreginak, boraxa erabiltzen hasi ziren babyloniar zaharren moduan eta laster ohizko merkatal gai bilakatu zen karabana-bideetan. Hala eta guztiz ere, boraxa substantzia ezezagun eta erabilpen murritzekoa zen XIX. mendean Californiako hobiak aurkitu ziren arte. Eskasia zen bi fenomeno hauen arrazoi nagusia. Tibeteko, eta XVII. mendeaz gero Toscana eta Txileko, hobiek ez zuten kantitate askorik ekoizten. Horrexegatik, boraxa urria eta garestia zen.<ref name="elhuyar"></ref>
 
Boraxaren erabilpenaren hedapena, Californiako Heriotzaren Haranarekin estu-estu lotuta dago. 1881.aren inguruan bertan aurkitu ziren borax-hobi itzelek, produktuaren hedapena bultzatu zuten. Urte hartan, T. Coleman negoziogizon californiarrarentzat lan egiten zuen esploratzaile batek, Aaron Winters izeneko urre-meatzari bati boraxa nola detektatu irakatsi zion. Winters eta bere emazte Rosie-k urre-meatzaritzarako kontzesio bat zeukaten Heriotzaren Haranaren ingurutan. Winters-ek ederki asko ezagutzen zuen Harana eta han ia nonnahi aurki zitezkeen kristal zuri ederrek txundituta zeukaten. Coleman-en esploratzaileak erakutsi bezala, kristalei azido sulfurikoz eta alkoholez tratatu ondoren su eman zienean, gar berde distiratsuak atera ziren. Boraxaren mentura hasia zen.<ref name="elhuyar"></ref>
 
Heriotzaren Haranaren berri emateko, Aaron Winters-en arazoak alde batera utzi ditugu. Gure lagunak, haraneko kristal zuriak boraxezkoak zirenaz ohartu zenean, Coleman-engana jo zuen eta kontzesioa saldu egin zion. Horrela, Colemanen borax-inperioa jaio zen; urteak igarota US Borax izeneko konpainia izango zena eta munduko borax-ekoizpenaren zatirik handiena kontrolatzen duena.Borax-eskariak gora jo zuen. Ondorioz, Colemani arazo latza sortu zitzaion. Heriotzaren Haranean zuen mea (nahi adina zegoen itxuraz), basamortuko 250 km-tan zehar garraiatu behar zuen gertuen zegoen trenbideraino eramateko eta merkatuan jarri ahal izateko. Ez zen txantxetako arazoa!<ref name="elhuyar"></ref>
 
Mandoak eta gurdiak erabiltzea izan zen irtenbidea. Boraxa garraiatzeko gurdi sendo bereziak diseinatu zituzten. Aurreko gurpilak atzekoak baino txikiagoak ziren eta denek altzairuzko ardatzak zituzten. Gurdiaren kutxa 4,25 m luze, 1,30 m zabal eta 2 m sakon zen. Gurdiak hutsik 3.400 kg pisatzen zituen eta boraxez beteta 12.000 kg. Ahalik eta mea gehien garraiatzeko, bi gurdi bata bestearen segidan jartzen ziren eta hauei lotuta 4.500 litro ur zeraman tangagurdi bat. Tren moduko guzti horri tiratzeko 10 manda bikotek osatutako talde bat erabiltzen zen. Sei urtetan zehar, 1883.etik 1889.erarte, modu honetan garraiaturik 10 milioi kilo borax atera ziren Haranetik. Beroa, haizeak eta tximist-ekaitzak gaindituz, lan izugarria egin zuten mando eta gizonek. Denboraz, manda taldeak eta gurdiek osatutako irudia mundu osoan zabaldutako sinbolo bilakatu da.<ref name="elhuyar"></ref>
 
Egun, manda taldeen eta menturazaleen garai mitiko haiek urrun daude, eta Boraxaren industriak meatzaritza klasiko eta aurreratuaren bideak jorratzen ditu.<ref name="elhuyar"></ref>
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{lur | data=2018-2-11}}
 
{{commonskat}}