Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
 
== Espainiako sinbolo ==
Hispaniako tradizio baten arabera, [[Galizia]]ko [[Santiago de Compostela|Compostelara]] eraman omen zuten Jakueren hilotza Goi Erdi Aroan. [[Alfontso II.a Asturiaskoa|Alfontso II.a asturiar erregea]]ren agintaldian sortu zuten kapera bat santuaren omenez. XII. mende arte, baina, ez zen santuaren irudi sinbolikoa handitu. Une horretan hiri horretatik zabaldutako kondaira baten arabera, Donejakue "Mairu Hiltzaile" (''Matamoros'') agertu omen zitzaien adorea emateko 'mairuen' kontrako gerlari kristauei, [[Clavijoko gudua|Clavijoko Gudu]] mitologikoan.
 
Harrezkero, musulmanen aurkako gudulari nagusi bihurtu zuten egungo Espainian, baita Errekonkistaren babesle eta sinbolo nagusi ere. Europa guztira zabaldu zen haren ospea [[XII. mende]]tik aurrera. Ameriketako konkista kolonialaren santu gerragile ere bihurtu zen, Santiago "Indio Hiltzaile" bihurtuta (''Mataindios''). Filipe IV.a erregearen agindupean, Espainiako zaindari ofizial bihurtu zen, Santa Teresa alboratuta eta esanahi politiko gerlari berriz jantzia.