Jakue Zebedeorena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t geh
16. lerroa:
[[Zebedeo]]ren eta [[Salome (dizipulua)|Salomeren]] seme zen, eta [[Joan (apostolua)|Joan Apostoluaren]] anaia. [[Jesus Nazaretekoa]]ren hurbileko taldean ibili zen beti, haren lehen jarraitzaileetako bat izan baitzen. [[Herodes Agripa I.a]] Judeako erregeak hilarazi zuen K. o. [[44]]. urtean ([[Apostoluen Eginak]], XII, 2).
 
== Espainiako sinbolo ==
Hispaniako tradizio baten arabera, [[Galizia]]ko [[Santiago de Compostela|Compostelara]] eraman zuten Jakueren hilotza; Erdi Aroan, musulmanen aurkako gudulari nagusi bihurtu zuten gaur egungo Espainian, eta Europa guztira zabaldu zen haren ospea [[XI. mende]]tik aurrera. Euskal Herrian ere kristau santu ohoratuenetako bat izan da. Hainbat hiri, leku, herrialde eta gizatalderen santu zaindaria da: [[Bilbo]], [[Benidorm]], [[Guayaquil]], [[Santa Cruz Tenerifekoa]], [[Galizia]], [[Espainia]], [[Albaitaritza|albaitariak]], [[Done Jakueren ordena]] eta abar.
Hispaniako tradizio baten arabera, [[Galizia]]ko [[Santiago de Compostela|Compostelara]] eraman omen zuten Jakueren hilotza Goi Erdi Aroan. [[Alfontso II.a Asturiaskoa|Alfontso II.a asturiar erregea]]ren agintaldian sortu zuten santuaren omenez. XII. mende arte, baina, ez zen santuaren irudi sinbolikoa handitu. Une horretan hiri horretatik zabaldutako kondaira baten arabera, Donejakue "Mairu Hiltzaile" (''Matamoros'') agertu omen zitzaien adorea emateko 'mairuen' kontrako gerlari kristauei, [[Clavijoko gudua|Clavijoko Gudu]] mitologikoan.
 
Harrezkero, musulmanen aurkako gudulari nagusi bihurtu zuten egungo Espainian, baita Errekonkistaren babesle eta sinbolo nagusi ere. Europa guztira zabaldu zen haren ospea [[XII. mende]]tik aurrera. Ameriketako konkista kolonialaren santu gerragile ere bihurtu zen, Santiago "Indio Hiltzaile" bihurtuta (''Mataindios''). Filipe IV.a erregearen agindupean, Espainiako zaindari ofizial bihurtu zen, Santa Teresa alboratuta eta esanahi politiko gerlari berriz jantzia.
 
Euskal Herrian ere kristau santu ohoratuenetako bat izan da. Hainbat hiri, leku, lurralde eta gizatalderen santu zaindaria da, [[Bilbo]], [[Benidorm]], [[Guayaquil]], [[Santa Cruz Tenerifekoa]], [[Galizia]], [[Espainia]], [[Albaitaritza|albaitariak]], [[Done Jakueren ordena]] eta abar. Toki horietan, santuak bere jaiegun ofiziala du. Espainiako santu ofizial izateari utzi zion diktadura ondoren, haren konnotazio baztertzaileak eta gerlariak direla eta.
 
== Ikus gainera ==