Bigarren Mundu Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{HezkuntzaPrograma}}
91. lerroa:
== Gerraren garapena ==
=== 1939: Gerraren hasiera Europan ===
{{sakontzeko|Txantxa-gerra}}
==== Poloniaren inbasioa ====
[[Europa]]n gerra [[1939]]ko [[irailaren 1]]ean hasi zen, [[Alemania]]k [[Polonia]]ri eraso egitean. [[Adolf Hitler|Hitlerren]] asmoak [[Gdańsk|Danzig]] hiri askea (non alemaniarrak eta poloniarrak bizi ziren) menderatzea eta hiri hau Alemaniarekin lotzeko korridorea lortzea izan ziren. Nazioarteko komunitatearen aurrean, mugan aldez aurretik prestatutako gatazka erabili zuen. [[Irailaren 3]]an, [[Erresuma Batua]]k zein [[Frantzia]]k gerra deklaratu zioten Alemaniari. Erresuma Batuak itsas blokeoa ezarri arren, ez [[Londres]]ek ez [[Paris]]ek [[Txantxa-gerra|ez zuten Alemania inbaditzeko gogo sendorik erakutsi]].<ref name="Whyte-2011">{{erreferentzia |izena1=Bert |abizena1= Whyte |izena2=Larry |abizena2= Hannant |izenburua=Champagne and Meatballs: Adventures of a Canadian Communist |url=https://books.google.com/books?id=yA35ykdrwesC&pg=PA17 |urtea=2011 |argitaletxea=Athabasca University Press |lekua=Edmonton |isbn=978-1-926836-08-9 |orrialdea=17 |oclc=691744583}}</ref> Frantzia, motel mugituta, [[Sarre]]n burutu zuen eraso txiki bat. Poloniari laguntzeko troparik ez zuten igorri.
 
Bitartean, Polonian, armada alemaniarrak ''[[Blitzkrieg]]'' edo Tximista Gerra burutu zuen. Estrategia militar horretan, hegazkineriak gogor bonbardatu ondoren, lurreko armadak, batez ere [[tanke|gerra-gurdiek]], ustekabean egiten du eraso. Alemaniarrek hiri eta gune estrategikoak hartuta, armada poloniarrak, lurraldean sakabanatuta eta elkarrekin bat egin gabe, pixkanaka pixkanaka amore eman zuen. [[Varsovia]] [[irailaren 27]]an erori zen, eta azken tropa poloniarrak [[urriaren 6]]an errenditu ziren.
 
[[Irailaren 17]]an, [[Molotov-Ribbentrop ituna|Alemaniarekin hitzartutako akordioari]] eutsita, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunak]] ekialdetik eraso zion Poloniari. Bigarren frontea irekian, Poloniako defentsak amildu ziren. Hurrengo egunean Poloniako presidenteak eta aginteko komandanteak herrialdea utzi zuten. Polonia, berriz, ez zen ofizialki errenditu. Aldameneko herrialdeetan babestu ziren armadaren apurrak, eta Polonian barnan, erresistentzia gogorra sortu zen.