Gaztelako Koroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t est
tNo edit summary
31. lerroa:
 
[[Bizkaia]], Gipuzkoa eta [[Arabako historia|Araba]] euskal lurraldeak ere Gaztelako Koroan sartu ziren, XIII. mende hasieran konkistatuak izan ondoren. Bizkaia jaurerri izaten jarraitu zuen; Gipuzkoa eta Araba probintzia bihurtu ziren. [[Errege-erregina Katolikoak|Errege Katoliko]]<nowiki/>en [[Granadako Gerra|1492ko konkista]]<nowiki/>ren ondoren, [[Granadako Erresuma Berria|Granadako Erresuma]] nominal berria Gaztelako Koroan sartu zuten. Granadari [[Nafarroako konkista|Nafarroak jarraitu zion, 1512an]] konkistatua izan ondoren. Nafarroak erresuma estatusari eutsi zion, baina Gaztelako Koroaren baitan, 1515ean hari atxikia izan ondoren.
 
XVII. mende amaieratik, Gaztelak galdu egin zuen berezko zituen erakundeen funtzionaltasuna, adibidez, Gaztelako Gorteena: ez ziren biltzen gehiago. Filipe V.a Borboikoaren etorreraz, berretsi egin zen absolutismorako joera, koroan zentratua, eta Gaztelako Koroari, gainera, Aragoiko Koroa atxiki zitzaion, azken hauek (Katalunia barne) [[Espainiako Ondorengotza Gerra|gerra galdu ondoren]].
 
[[Fitxategi:Iberiar_Penintsula_XVII-XVIII_mendeen_artean.png|thumb|ezkerrera|Iberiar penintsula XVII-XVIII mendeen artean.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/mapak|sartze-data=2017-11-21}}</ref>]]