Ameriketako Estatu Batuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
153. lerroa:
=== XX. mendea ===
{{sakontzeko|Ameriketako Estatu Batuetako historia (1918-1945)|Ameriketako Estatu Batuetako historia (1945-1964)}}
[[Fitxategi:Lange-MigrantMother02.jpg|thumb|180px|left|[[Dorothea Lange]]ren ''Ama etorkina'' (''Migrant Mother''), [[Depresio Handia]]ren sinboloa]]
[[Lehen Mundu Gerra]] hasi zelarik neutral iraun bazuten ere, [[1917]]an gerran sartu ziren [[Lehen Mundu Gerrako Aliatuak|Aliatuen]] alde. Gerra osteko [[Parisko Bake Biltzarra (1919)|Parisko Bake Biltzarrean]], [[Woodrow Wilson]] presidentea nabarmendu zen, Estatu Batuak herrialde ahaltsua zirela erakutsiz. [[1920ko hamarkada]]n, industria handi eta kontsumo izugarrian oinarrituriko oparoaldia bizi izan zuen herrialdeak. Gizartean, ordea, erreakzio kontserbadore eta nazionalista gertatu zen eta, aldi berean, astialdiko kultura berria ([[jazz]]a, zinema eta kirolak) sortu zen; politikari dagokionez, joera kontserbadorea izan zen nagusi.<ref name="Nazio3">{{erreferentzia |url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505028/1505028.html |izenburua=Ameriketako Estatu Batuak Europako bi gerren artean (1919-1945) |argitaletxea=''Lur entziklopedia tematikoa'', CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus |sartze-data=2018-1-23}}</ref>
 
160 ⟶ 161 lerroa:
Bigarren Mundu Gerraren ondotik, Estatu Batuak eta [[Sobietar Batasuna]] izan ziren munduko bi superpotentziak. Elkarren kontrako bi eredu ziren, gizate, politika eta ekonomian, [[kapitalismo|kapitalista]] bata, eta [[komunismo|komunista]] bestea. [[Franklin Delano Roosevelt|Roosvelten]] desioa, demokrazia politikoa, merkataritza askatasuna eta nazioarteko lankidetza landuz, mundua berritik antolatzekoa, [[Stalin]]en pragmatismoaren aurrez aurre zegoen, haren interes nagusia errusiar lurraldea zabaltzea eta [[Ekialdeko Europa]] menderatzea baitzen.<ref name="Nazio4">{{erreferentzia |url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505037/1505037.html |izenburua=Bigarren Mundu Gerraren ondorioak |argitaletxea=''Lur entziklopedia tematikoa'', CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus |sartze-data=2018-1-23}}</ref> Bi superpotentzien arteko tentsio egoerari [[Gerra Hotza]] izena eman zitzaion. Mundua bi bloketan banatu zen, eta Estatu Batuek bloke kapitalistaren buruzagitza eta defentsa hartu zuten beren gain. [[Marshall Plana]]ren eta [[NATO]]ren bidez bideratu zuten [[Mendebaldeko Europa]]rako laguntza; bien bitartean, histeria antikomunista ([[macarthismo]]a) piztu zen beren lurraldean.
 
[[Fitxategi:Aldrin_Apollo_11_original.jpg|thumb|230px200px|leftright|[[Buzz Aldrin]] Ilargian, [[1969]]]]
Gerra Hotzean AEBek eta SESBk ez zuten inoiz elkarren aurka jo zuzenean, zeren eta bi-biek sustaturiko armamentu lasterketa neurrigabeak ''izuaren oreka'' delakoa ekarri baitzuen. Hau da, gerra nuklearra lehertuz gero, garailerik gabe amaituko litzatekeelako segurantza. Tentsio handieneko uneak [[1947]] eta [[1953]] bitartean gertatu ziren, [[Berlingo Blokeoa]]n ([[1948]]-[[1949]]) eta [[Koreako Gerra]]n ([[1950]]-1953) batez ere.<ref name="Nazio5">{{erreferentzia |url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505041/1505041.html |izenburua=Gerra Hotza |argitaletxea=''Lur entziklopedia tematikoa'', CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus |sartze-data=2018-1-23}}</ref> [[1957]]an, [[espazioko lasterketa]] lasterketa hasi zen, SESBk [[Sputnik|lehenbiziko satelite artifiziala]] Lurraren orbitan jarri zuenean. Sobietarra izan zen [[Vostok-1|espazioratu zen lehenbiziko gizakia]] ere, baina [[Neil Armstrong]] eta [[Buzz Aldrin]] estatubatuarrak izan ziren Ilargia lehenengo aldiz zapaldu zutenak, [[1969]]an.<ref name="sput">{{erreferentzia| izena=Ana |abizena= Galarraga Aiestaran |url=http://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/isputnik-1i-sobietarren-ezustekoa/ |izenburua=Sputnik 1, sobietarren ezustekoa |argitaletxea=''Elhuyar zientzia eta teknologia'', CC-BY-SA 3.0 lizentzia, aldizkaria.elhuyar.eus |sartze-data=2018-2-3}}</ref> [[1965]]etik aurrera, Estatu Batuak erabat nahasi ziren [[Vietnamgo Gerra]]n.
 
[[Fitxategi:Vietnamdem.jpg|thumb|250px|left|[[Vietnamgo Gerra]]ren aurkako protestak, [[1967]]]]
Barne egoerari dagokionez, ekonomia eta biztanleria hazi ziren. [[Afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimendua (1955-1968)|Eskubide zibilen aldeko mugimenduak]] indarkeriarik gabeko protesta ekintzak erabili zituen [[afro-amerikar]]rek jasaten zuten diskriminazioaren aurka; [[Rosa Parks]] eta [[Martin Luther King]] izan ziren mugimendu horretako buruzagi nagusiak. [[John F. Kennedyren hilketa]]ren ondoren, [[Lyndon B. Johnson]]en agintaldian onartu ziren eta Eskubide Zibilen Legea ([[1964]]) eta [[1965eko Boto Eskubide Legea|Boto Eskubide Legea]] ([[1965]]). [[1960ko hamarkada|1960ko]] eta [[1970eko hamarkada|1970eko hamarkadetan]] indar handia hartu zuen [[kontrakultura]]k, nazionalismo beltzak, Vietnamgo Gerraren aurkako protestek eta [[sexu iraultza]]k bultzaturik.
 
168 ⟶ 170 lerroa:
 
=== Azken urteak ===
[[Fitxategi:WTC_smoking_on_9-11.jpeg|thumb|250px|right|[[2001eko irailaren 11ko atentatuak]]]]
[[Golkoko Gerra]] izan zen Gerra Hotzaren osteko lehen gatazka handia. [[1990]]ean hasi zen, [[Irak]]eko gudarosteak [[Kuwait]] inbaditu zuenean. Estatu Batuek berehala erantzun zioten bere aliatuaren okupazioari, eta Basamortuko Ekaitza zeritzan operazio militarra abiarazi zuten 1991ko urtarrilaren 16an.<ref>{{erreferentzia |url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/eu/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505070/1505070.html |izenburua=Iran-Irak |argitaletxea=''Lur entziklopedia tematikoa'', CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus |sartze-data=2018-2-6}}</ref>