Ameriketako Estatu Batuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
120. lerroa:
{{sakontzeko|Ameriketako Estatu Batuetako historia}}
=== Lehen urteak eta kolonizazioa ===
[[Fitxategi:Peopling of America through Beringia.png|thumb|left|200px| Paleoindiarren migrazioa]]
Ipar Amerikako lehenbiziko biztanleak K.a. 18000 eta 8000 artean iritsi ziren [[Siberia]]tik, [[Beringia]]n zehar egindako migrazioen bidez. Ehunka hizkuntza eta kultura zeuden, eta horietako asko herri [[nomada]]k edo erdi-nomadak ziren. Gehienak galdu egin dira.
 
[[XVI. mendea|XVI.]] eta [[XVII. mendea|XVII. mendeetan]], [[europa]]rekin izandako lehen topaketak kultura talka handia izan ziren, tartean [[euskal baleazale]]ak zeudela (egungo Kanada ekialdean). [[Espainia]]rrak hegoaldera iritsi ziren, [[Ingalaterra|ingelesak]] ekialdera, eta [[Frantzia|frantsesak]] iparralde eta [[Mississippi (ibaia)|Mississippiren]] arrora. [[Mayflower]] izan zen Ingalaterratik Ameriketara kolonizatzailez beteta joandako lehen itsasontzia. Ingelesen lehen kokapena [[1607]]an izan zen, [[Jamestown]] herrian ([[Virginia]]).
 
[[Fitxategi:The_Mayflower_Compact_1620_cph.3g07155.jpg|thumb|right|280px|[[Mayflower Ituna]], [[1620]]]]
Laster, hainbat kolonia ezarri ziren ekialdeko kostaldean ([[Plymouth]], [[Boston]], [[Salem]], [[Williamsburg (Virginia)|Williamsburg]]). XVII. eta, batez ere, XVIII. mendean, [[Esklabotza|esklaboak]] eraman zituzten, Afrikako jendearen salerosketaren bidez, batez ere hegoaldeko [[kotoi]] sailetan lan egiteko, baina baita era guztietako azpiegiturak eraikitzeko ere. Hasieran, Britainia Handiaren koroapeko lurretan finkatutako ingelesak, herbeheretarrak, eskoziarrak, alemaniarrak eta eskandinabiarrak itunetara heldu ziren bertako biztanleekin (ekialdeko amerindiarrekin), eta hauek, oro har, europarren hainbat teknika eta kultura ezaugarri onartu zituzten. Europarren kolonizazioa [[Appalacheak|Appalache mendien]] ekialdera mugatzen zen. Hala ere, berehala hasi ziren pizten tentsioa eta gatazka, europar jatorriko herritarren hazkuntza demografiko eta hedakuntzarako joera zela-eta. Liskar haietako handienaren aukera hartuz, Europako [[Zazpi Urteko Gerra]]ren une berean, britainiar kolonoek frantziarren lurraldeen erdia berenganatu zuten, eta halaxe azalera bikoiztu.
 
=== Independentzia ===
[[Fitxategi:Declaration independence.jpg|thumb|right|280px|Estatu Batuetako konstituzioaren izenpetzea]]
[[1763]]an Ingalaterrak eta Frantziak sinaturiko [[Parisko Ituna (1763)|Parisko Itunaren]] ondorioz, kolonien defentsa eta mantenimendu kostuaren zati bat kolonoek ordain zezaten saiatu zen Ingalaterra. Argudio hori erabili zuten Londresen parlamentu-neurri sail bati ekiteko; neurri horiek zerga berriak zekartzaten eta koloniak zuzen-zuzenean ukitzen zituzten. 1763-[[1767]] bitartean, zenbait legek aduana eskubideak eta merkataritzarako dokumentuak (paper tinbratua) ezarri zituzten hainbat produkturen gainean. Neurri horiek berehalakoan arbuiatu zituzten kolonoek, uste baitzuten, britainiar mendeko izanik, ez zutela zergarik ordaindu beharrik berak Londresko parlamentuan egon gabe. Ez protestek, ez kolonoek Londresa bidalitako ordezkariek, ez zuten inolako eraginik izan, zeren eta [[Jurgi III.a Erresuma Batukoa|Jurgi III.a]] erregeak asaldura egoera adierazi baitzuen kolonientzat, [[1773]]ko [[Bostongo Tearen Matxinada]]ren ondoren.<ref name="Nazio">{{erreferentzia|url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/eu/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505007/1505007.html |izenburua=Nazio baten sorrera: Ameriketako Estatu Batuak |argitaletxea=''Lur entziklopedia tematikoa'', CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus |sartze-data=2017-1-23}}</ref>
 
[[Fitxategi:Declaration independence.jpg|thumb|rightleft|280px|Estatu Batuetako konstituzioaren izenpetzea, [[1776]]]]
Kolonoak geroko sistema federala iragartzen zuen elkarte baten inguruan antolatu ziren; [[Filadelfia]]n egindako bi kongresutan, [[1774]] eta [[1775]]ean, mamitu zen antolamendu hura. [[George Washington]] aukeratu zuten kolonietako gudarostearen jeneral buru, Jurgi III.ak bidalia zuen ingeles ete aleman mertzenarioen armadari aurre egiteko. Horiek horrela, [[1776]]ko [[uztailaren 4]]an, [[Hamahiru Koloniak|hamahiru britainiar kolonien]] independentzia aldarrikatu zuten (''Independentzia adierazpena''). Berehala, gerra piztu zen Erresuma Batuarekin, [[1783]] arte, baina metropoliak atzera egin behar izan zuen. [[1787]]an ''[[Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa]]'' onartu zuten, Mendebalde osoko lehena. Bi testu horiek jarri zituzten estatubatuar nortasunaren lehenengo oinarriak.
 
George Washington hautatu zuten errepublika berriaren presidente, baina luze gabe sortu ziren elkarren kontrako bi alderdi: Alderdi Federalista, boterea zentralizatu eta metatzearen aldekoa (''garapena''), eta Alderdi Errepublikanoa, herriaren oinarrizko askatasunei eta estatuen subiranotzari eustearen aldekoa (''[[jeffersondar demokrazia]]''). [[1792]]-[[1796]] bitartean, hurrenez hurren, [[Kentucky]] eta [[Tennessee]] erantsi zitzaizkion errepublikari. Federalisten bultzadaz, [[Washington D.C.]] hiriburu federala sortu zen, baita AEBetako lehenengo banku zentrala ere. [[Thomas Jefferson]] presidentetzara heldu zen [[1801]]ean, eta [[1803]]an [[Louisiana]] erosi zioten Frantziari. [[1811]]n, gatazka piztu zen Erresuma Batuarekin, artean Europako monarkia horrek ez baitzuen esperantza galdu nola edo hala errepublika berria atzera menpera ekartzeko.
 
[[Fitxategi:Slave_dance_to_banjo,_1780s.jpg|thumb|right|280px|Esklaboak [[Hego Carolina]]ko lur sail batean, [[1790]] aldean]]
[[1815]]ean bukatu zen gerra hori, baina mugarria izan zen estatubatuar kontzientzia pizteko, baita armada indartsua sortzen hasteko eta finantzen garapenerako ere. [[1816]]an, [[Estatu Batuetako Bigarren Bankua]]ri AEBetako banku zentrala izateko baimena eman zioten. Britainiarren laguntzat jotako Alderdi Federalistarenak egin zuen baina, ordainean, jaun eta jabe geratutako Alderdi Errepublikanoa zatitu egin zen, eta federalisten balio asko errepublikanoen talde batek hartu zituen, [[Henry Clay]] buru zuela. Kontrako aldean zuen [[Andrew Jackson]], eta azken hau izan zen presidentea [[1829]]-[[1837]] bitartean. Jacksonek hedatze politika garatu zuen bere agintaldian. [[Florida]] ordurako bereturik ([[1819]]), [[Mexiko]] Espainiatik bereizi zen unetik ([[1823]]) mexikarrak ziren lurralde batzuk erantsi zituen ([[Texas]], [[Kalifornia]] eta [[Mexiko Berria]]); gainera, [[Oregon]] ingeles-ipar amerikar administrazioaren azpian zegoen [[1818]]tik.<ref name="Nazio"></ref> Horrezaz gainera, amerindiarren kontrako lehenengo neurri sistematikoak hartu zituen, mendebaldera, [[Mississippi]] aldera, kanporatuz ([[Malkoen bidea]], [[1831]]-[[1838]]). Bertako biztanle amerindiarrak baztertuak izan ziren gero eta gehiago, bereziki 1815eko gerraren ondoren, eta asko hil ziren, kolonoek ekarritako gaixotasunen ondorioz ([[baztanga]], [[elgorri]]a) eta haiekin izandako liskar odoltsuetan.
 
140 ⟶ 143 lerroa:
Hedapenak beste ondorio erabakiorra ekarri zuen: AEBen gizarte eta ekonomia lurraldekatzea. Zenbait hiri, [[New York]] edo [[Baltimore]] adibidez, biztanle kopuru handi samarra hartzen hasiak ziren, baina lurralde berrietan biztanleria guztiz barreiatua zegoen gaitzeko lurralde zabaletan eta gune txikietan, estatu gisa sendotu gabeko lurraldeetan. Begien bistako desberdintasuna zegoen, orobat, produkzioari eta gizarte egiturari dagokienez, iparraldearen, erdialdeko mendebaldearen eta hegoaldearen artean. Iparraldea hiritsuena eta industrialena zen; erdialdeko mendebaldean indiarren lurren konkistan eta harrapaketan beren lurrak lorturiko nekazariak bizi ziren, eta hegoaldeak esklaboen bidezko produkzio sisteman oinarriturik jarraitzen zuen, hartarako etekin handia ematen zuten lur guztiz zabalak behar zirelarik.
 
[[Fitxategi:Thure_de_Thulstrup_-_L._Prang_and_Co._-_Battle_of_Gettysburg_-_Restoration_by_Adam_Cuerden_(cropped).jpg |thumb|left|280px|[[Gettysburgeko Gudua]], [[1863]]]]
Arrazoi horrexegatik, [[esklabotza]]ren arazoak lehen planora pasa ziren [[1840]]-[[1850]] urteetan. Mugimendu abolizionistak, iparraldekoak gehienbat, mehatxu zuzentzat hartzen zituzten hegoaldeko lurjabeek zein estatuek. Hauek, Kongresuak esklabotza deusezteko edo esklaboak iparraldera ihes egitea bideratzeko konstituzioa aldatuko ote zuten beldurrez, beren burua posibilitate horren aurka babestu nahi izan zuten. [[1860]]an, [[Hego Carolina]] batasunetik bereizi zen [[Abraham Lincoln]] errepublikazalea lehendakari zela. Haren atzetik beste sei estatu bereizi ziren ([[Mississippi]], [[Florida]], [[Alabama]], [[Georgia]], [[Louisiana]] eta [[Texas]]) eta [[Ameriketako Estatu Konfederatuak]] osatu zituzten [[1861]]ean. Gobernu federalak borrokari ekin zion Batasunaren alde, eta esklabotasuna legezkotzat zuten beste lau estatu lotu zitzaizkion Konfederazioari ([[Virginia]], [[Ipar Carolina]], [[Tennessee]] eta [[Arkansas]]). Garapen industrial eta teknologikoak Batasunaren alde jokatu zuen, eta [[1865]]ean hegoaldeko estatuen konfederazioak amore eman zuen. Nazioarentzat garrantzi handiko ondorioak izan zituen [[Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila|Gerra Zibilak]]: 650.000 lagun hil ziren eta milioi bat zauritu, hegoaldeari hondamena ekarri zion, har gertatu baitziren gudurik latzenak, lau milioi esklabok askatasuna lortu zuen, eta Batasuna eta gobernu federala indartuta atera ziren.<ref name="Nazio2">{{erreferentzia |url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/eu/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505008/1505008.html |izenburua=Ameriketako Estatu Batuak 1865-1918 |argitaletxea=''Lur entziklopedia tematikoa'', CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus |sartze-data=2018-1-23}}</ref>
 
[[Fitxategi:Hultstrand61.jpg|thumb|280px|right|Norvegiar kolonoak [[Ipar Dakota]]n, [[1898]]]]
Gerra zibilari eta indiar nazioekiko liskarrei esker, herrialdeak barne batasun handia lortu zuen eta kolonizazioaz gero amerikar muga izandako lurraldeak menderatu zituen. Horrela jarri ziren zabalkunde berrirako oinarriak. [[1867]]an [[Alaska]]ko lurraldea erosi zioten Errusiari. [[1890]]eko [[Wounded Kneeko sarraskia]] izan zen indiarren aurkako azken liskar armatu handia. [[1893]]an, estatu kolpe batek [[Hawaiiko Erresuma]]ko monarkia eraitsi zuen; bost urte geroago, AEBek uhartedia beretu zuten. [[Espainia-Estatu Batuak Gerra|Espainiaren aurkako gerra]] irabazirik, [[Filipinak]], [[Guam]] eta [[Puerto Rico]] anexionatu zituzten [[1898]]an.<ref>{{erreferentzia |url=https://history.state.gov/milestones/1866-1898/spanish-american-war |izenburua=The Spanish-American War, 1898 |argitaletxea=history.state.gov |sartze-data=2018-2-2}}</ref>
 
150 ⟶ 155 lerroa:
[[Lehen Mundu Gerra]] hasi zelarik neutral iraun bazuten ere, [[1917]]an gerran sartu ziren [[Lehen Mundu Gerrako Aliatuak|Aliatuen]] alde. Gerra osteko [[Parisko Bake Biltzarra (1919)|Parisko Bake Biltzarrean]], [[Woodrow Wilson]] presidentea nabarmendu zen, Estatu Batuak herrialde ahaltsua zirela erakutsiz. [[1920ko hamarkada]]n, industria handi eta kontsumo izugarrian oinarrituriko oparoaldia bizi izan zuen herrialdeak. Gizartean, ordea, erreakzio kontserbadore eta nazionalista gertatu zen eta, aldi berean, astialdiko kultura berria ([[jazz]]a, zinema eta kirolak) sortu zen; politikari dagokionez, joera kontserbadorea izan zen nagusi.<ref name="Nazio3">{{erreferentzia |url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505028/1505028.html |izenburua=Ameriketako Estatu Batuak Europako bi gerren artean (1919-1945) |argitaletxea=''Lur entziklopedia tematikoa'', CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus |sartze-data=2018-1-23}}</ref>
 
[[Fitxategi:Approaching_Omaha.jpg|thumb|250px|right|[[Normandiako Lehorreratzea]] [[Bigarren Mundu Gerra]]n, [[1944]]]]
Mundu hark [[1929ko kraxa]] eta [[Depresio Handia]]rekin jo zuen hondoa. [[1932]]ko hauteskundeak irabazirik, [[Franklin Delano Roosevelt]]ek [[New Deal]] delakoa abiarazi zuen, herri guztia lanean jarriz eta erakundeen baliabide guztiak erabiliz Estatu Batuetako ekonomia eta gizartea berpizteko; lan horri esker lortu zuen herrialdeak [[Bigarren Mundu Gerra]]n demokrazien aitzindari izatea.<ref name="Nazio3"></ref> Gerran 400.000 estatubatuar soldadu hil baziren ere,<ref>{{erreferentzia |url=https://fas.org/sgp/crs/natsec/RL32492.pdf |izenburua= American War and Military Operations Casualties: Lists and Statistics |argitaletxea=Congressional Research Service, fas.org |abizena=Leland |izena=Anne |abizena2=Oboroceanu |izena2=Mari–Jana | sartze-data=2018-2-2}}</ref> herrialdearen indar ekonomiko eta militarra handitu zen. [[Bretton Woodseko batzarra|Bretton Woods]] eta [[Jaltako Batzarra|Jaltako]] batzarretan, Estatu Batuek beren onurarako baliatu zuten garaipena. [[1945]]eko abuztuaren 6an eta 9an, [[Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearrak|lehenbiziko bonba nuklearrak]] jaurti zituzten [[Japonia]]ko [[Hiroshima]] eta [[Nagasaki]] hirietan; 150.000 lagun baino gehiago hil ziren bonbardaketetan.<ref>{{erreferentzia |url=http://zientzia.eus/artikuluak/fisika-nuklearretik-energia-nuklearrera-eta-bonba-/ |izenburua=Fisika nuklearretik energia nuklearrera eta bonba atomikora |argitaletxea=zientzia.eus |abizena=Mendiburu |izena=Joana | sartze-data=2018-2-2}}</ref> Japonia irailaren 2an errenditu zen.
 
Bigarren Mundu Gerraren ondotik, Estatu Batuak eta [[Sobietar Batasuna]] izan ziren munduko bi superpotentziak. Elkarren kontrako bi eredu ziren, gizate, politika eta ekonomian, [[kapitalismo|kapitalista]] bata, eta [[komunismo|komunista]] bestea. [[Franklin Delano Roosevelt|Roosvelten]] desioa, demokrazia politikoa, merkataritza askatasuna eta nazioarteko lankidetza landuz, mundua berritik antolatzekoa, [[Stalin]]en pragmatismoaren aurrez aurre zegoen, haren interes nagusia errusiar lurraldea zabaltzea eta [[Ekialdeko Europa]] menderatzea baitzen.<ref name="Nazio4">{{erreferentzia |url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505037/1505037.html |izenburua=Bigarren Mundu Gerraren ondorioak |argitaletxea=''Lur entziklopedia tematikoa'', CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus |sartze-data=2018-1-23}}</ref> Bi superpotentzien arteko tentsio egoerari [[Gerra Hotza]] izena eman zitzaion. Mundua bi bloketan banatu zen, eta Estatu Batuek bloke kapitalistaren buruzagitza eta defentsa hartu zuten beren gain. [[Marshall Plana]]ren eta [[NATO]]ren bidez bideratu zuten [[Mendebaldeko Europa]]rako laguntza; bien bitartean, histeria antikomunista ([[macarthismo]]a) piztu zen beren lurraldean.
 
[[Fitxategi:Aldrin_Apollo_11_original.jpg|thumb|230px|left|[[Buzz Aldrin]] Ilargian, [[1969]]]]
Gerra Hotzean AEBek eta SESBk ez zuten inoiz elkarren aurka jo zuzenean, zeren eta bi-biek sustaturiko armamentu lasterketa neurrigabeak ''izuaren oreka'' delakoa ekarri baitzuen. Hau da, gerra nuklearra lehertuz gero, garailerik gabe amaituko litzatekeelako segurantza. Tentsio handieneko uneak [[1947]] eta [[1953]] bitartean gertatu ziren, [[Berlingo Blokeoa]]n ([[1948]]-[[1949]]) eta [[Koreako Gerra]]n ([[1950]]-1953) batez ere.<ref name="Nazio5">{{erreferentzia |url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505041/1505041.html |izenburua=Gerra Hotza |argitaletxea=''Lur entziklopedia tematikoa'', CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus |sartze-data=2018-1-23}}</ref> [[1957]]an, [[espazioko lasterketa]] lasterketa hasi zen, SESBk [[Sputnik|lehenbiziko satelite artifiziala]] Lurraren orbitan jarri zuenean. Sobietarra izan zen [[Vostok-1|espazioratu zen lehenbiziko gizakia]] ere, baina [[Neil Armstrong]] eta [[Buzz Aldrin]] estatubatuarrak izan ziren Ilargia lehenengo aldiz zapaldu zutenak, [[1969]]an.<ref name="sput">{{erreferentzia| izena=Ana |abizena= Galarraga Aiestaran |url=http://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/isputnik-1i-sobietarren-ezustekoa/ |izenburua=Sputnik 1, sobietarren ezustekoa |argitaletxea=''Elhuyar zientzia eta teknologia'', CC-BY-SA 3.0 lizentzia, aldizkaria.elhuyar.eus |sartze-data=2018-2-3}}</ref> [[1965]]etik aurrera, Estatu Batuak erabat nahasi ziren [[Vietnamgo Gerra]]n.