Skeleton: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Supro23 (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t barne lotura zuzenketa
4. lerroa:
 
== Historia ==
Lera sinplea leran existitzen diren hiru modalitateetatik zaharena da.  [[XIX. mendea]]<nowiki/>ren bukaeran [[Saint -Moritz]]<nowiki/>en, [[Suitza]]<nowiki/>n Child izeneko ingeles batek metalezko lera berri bat sartu zuen, zeinak giza eskeleto bat gogoratzen duen. Hortik datorkio izena. Era ofizialean ''Club Alpino De Königssee''n, [[Alemania|Alemanian]], egiten hasi zen. Bertan dago skeleton pista zaharrena.
 
== Ezaugarriak ==
15. lerroa:
[[Bobsleigh]]<nowiki/>a edo [[luge]]<nowiki/>arekin ez bezala, skeletonean soilik banakako modalitatea existitzen da, eta lehiaketak bi mahukatan ospatzen dira. Bietan lortutako denborak gehitzen dira eta orokorrean denbora gutxien lortu duen kirolaria da irabazlea.
 
[[Kirol olinpiko]] gisa garapen berezi bat izan du. Izan ere, [[1928]]<nowiki/>an Saint -Moritzen ospatu ziren [[1928ko Neguko Olinpiar Jokoak|neguko olinpiar joko]]<nowiki/>etan debuta egin ostean, gero programatik desagertu zen, eta [[1948ko Neguko Olinpiar Jokoak|1948an jokoak]] berriro [[Saint-Moritz|Saint Moritz]]<nowiki/>en ospatu zirenean itzuli zen. Hitzordu honen ostean programatik berriz desagertu zen 54 urtez. [[Salt Lake City]]<nowiki/>ko [[2002ko Neguko Olinpiar Jokoak|2002ko olinpiar joko]]<nowiki/>etan itzuli zen eta harrezkeroztik neguko olinpiar jokoen parte izan da. Lehiaketan gizonen eta emakumeen kategoriak egiten dira.