Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
ez dago edizio laburpenik
{{Politika aurkibidea}}
 
'''Kolonialismoa''' lurralde edo [[nazio]] baten menperaketamenperatze [[politika|politiko]] eta [[ekonomia|ekonomikoa]] atzerriko gobernu batengatik zilegitzen duen doktrinari deritzo. Antzinaroan zehar [[kultura]] askok kolonialismoa garatu zuten, urrutiko lurraldeetan '''[[kolonia (geografia politikoa)|koloniak]]''' eratuz, baina honek izaera ezberdina zuen. Kolonialismoa [[XVI. mendea]]n agertu zen Inperio [[Espainia]]r eta [[Portugal|Portugesaren]] zabalkuntzarekin. Hortik aurrera, kolonizatzaileek konkistatutako lurrak ustiatzen eta merkatuak kontrolatzen zituzten [[metropoli]]ara lehengai eta aberastasunak eramateko asmotan. Gehienetan kolonizaturiko erakunde politikoak deuseztatzen ziren eta zuzenean metropoliko gobernuagatik kontrolatutako gobernuak ezartzen ziren. Hainbatean egitura sozial eta kulturalak ere inposatzen zaizkie kolonizatuei. Oro har, herrialde boteretsu batek ahul baten gainean ezartzen duen sistema politiko, ekonomiko eta kulturala.
 
Kolonialismoa kolonizatzaileen morala eta balorea kolonizatuenak baino handiagoak ziren sinesmen etnozentristan oinarritzen zen. Uste horiek arrazakeriarekin eta [[XVIII. mendea|XVIII.]] eta [[XIX. mendea|XIX. mendeetan]] Mendebaldean zabaldutako teoria sasi zientifikoekin lotu dituzte. Honela, [[Europa]]n aurreko [[gizarte-darwinismo|darwinismo sozial]] batera iritsi zen, zeinek gizon zuria ez-europarren nagusi "naturala" zela zioen.
Lurralde berrietako baliabide naturalak ustiatzea ([[kafe]]a, [[kakao arbola|kakaoa]], [[azukre]]a, [[kotoi]]a, meatzeak, etab.), nazio kolonizatzaileen lehia espantsionista eta [[Kontrarreforma]]k bideratu zuen izpiritu misiolaria erabakigarriak izan ziren kolonizatze-prozesuan. Gerora, batez ere [[industrializazio]]aren garaian hasita, kolonietako lehengaien beharra izan zen nagusi. Nazio kolonizatzaile aitzindarien artean [[Espainia]] ([[Erdialdeko Amerika]] eta [[Hego Amerika|Hegoamerika]]), [[Portugal]] ([[Brasil]]), [[Britainia Handia]] eta [[Frantzia]] ([[Ipar Amerika|Iparramerika]]) nabarmentzen dira. Ameriketako koloniek askatasuna lortu zutenean, beste kontinente guztiak helburu komertzial eta politikoekin esploratu zituzten, [[Asia]] eta [[Afrika]] batez ere.
 
Espainiak eta Portugalek XV. eta XVI. mendeetan ekin zioten kolonizazioari hurrenez hurren. Denbo¬arekinDenborarekin, Portugalen botere-eremua Brasildik [[India]], [[Indonesia]]ko Espezieen irlak eta Asiako kostaldeetaraino hedatu zen. Espainiar konkistatzaileek Amerikako oso lurralde zabalak okupatu zituzten, bide batez beren hizkuntza eta kultura txertatuz.
 
[[XVII. mendea]]n [[Herbehereak|Herbehereek]] bota egin zituzten portugesak Indonesiatik. Frantses eta ingelesek, elkarrekiko lehian, Iparramerikan eta Indian kokatu zituzten beren jabegoak. Lehia askoren ondoren, potentzia kolonial handiena izatera iritsi zen Britainia Handia [[XVIII. mendea]]n eta, itsasoko nagusitasunarekin, bere inperio koloniala kontinente guztietara hedatu zuen. [[Ameriketako Estatu Batuak|Amerikako Estatu Batuen]] independentziaz gero, britainiarren indar koloniala gainbehera hasi zen eta, poliki-poliki, lehenago britainiar koloniak izan eta gaur herrialde autonomo eta independenteak direnek [[Commonwealth]] elkartea sortu zuten.
9.244

edits