Lemoizko zentral nuklearra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Gatazkaren areagotzea: barne lotura zuzenketak
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
124. lerroa:
 
[[Urriaren 1]]ean ETAk beste transformadore bat lehertu zuen Donostian. Hurrengo egunean [[Pablo Gorostiaga]] [[Laudio]]ko alkateari argia moztu zioten eta bizilagun batzuek berea eman zioten. Hilabete horretan [[Asterix]]en komiki bat argitaratu zuten, zentral nuklearren aurka.
 
=== José María Ryanen erailketa ===
1981eko urtarrilaren 29an, ETAk [[José María Ryan]] bahitu zuen. Bera zen [[Iberduero]]ren aldetik Lemoizko zentraleko eraikuntzen ingeniero burua. ETAk aste bateko epea eman zuen obrak bertan behera geratu zitezen, bestela hil egingo zuela idatzi zuen. [[Espainiako Gobernua]]k ez zuen men egin eta ondorioz, eta nahiz eta erakunde ugari eta ezberdinek Ryanen askatasunaren aldeko manifestazioak egin (besteak beste [[Amnistia Internazionala]]k) ETAk bere hitza bete zuen eta tiro bat buruan emanda erail zuten.
 
Gertakari honek behin betiko ondorioa izan zuen zentralarentzat. Jadanik inor ez zen ziur sentitzen eta nahiz eta langileek egiten zuten lanagatik hirukoitza eta laukoitza irabazi, [[beldur]]raren eraginez ezin izan zituzten arkitekto gehiagorik lortu. Hasiera batean lanak behin behinean bertan behera geratu ziren eta azkenean, urte batzuk beranduago 1984an bertan behera geratu ziren.
 
== Argazki galeria ==