«Mus»: berrikuspenen arteko aldeak

8 bytes added ,  Duela 2 urte
ez dago edizio laburpenik
* '''Pareak''': parerik onenak nork dituen; nolabait, zenbateraino diren antzekoak suertatu zaizkizun lau kartak.
* '''Jokoa''': jokorik onena nork duen. Karten balioen baturaren araberakoa da, eta 31 puntu behar dira gutxienez. Kartek berezko balioa hartzen dute, beltzek izan ezik (txota, zaldi eta erregeek 10 puntu balio dituzte). Inor ez bada horrenbestera heltzen, puntura jokatzen da. 31 puntura gehien hurbiltzen denak irabazten du.
Fase bakoitzean jokalariek apostu egin dezakete, gutxienekoa bi puntu izanik (enbido). Aurkariek desafioa onartu (eduki), utzi edo apostua igo dezakete. Fase guztiak bukatzean, kartak erakutsi eta apostu bakoitza nork irabazi duen erabakiko da. Puntuak apostu bakoitzaren irabazleari emango zaizkio, zenbait kasutan puntu extrak jaso daitezkeelarik (pareen irabazleak zenbait puntu jasotzen ditu eskuan zituen pareen arabera, eta antzera joko/puntuarekin ere). Kartek apostuaren irabazlea nor den adierazi ezin dutenean (berdinak direlako, adibidez), jokalarien hurrenkeran lehena dagoenak du abantaila. Alegia, eskutik hurbilena denak irabaziko luke.
 
Apostu berezia ere egin daiteke, "hordago" delakoa. Hordagoa botatzean, partida osoa jartzen da jokoan, eta onartuz gero momentuan erabakitzen da irabazlea zein den.
Anonymous user