Eskaintza eta eskaria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
No edit summary
2. lerroa:
 
[[Ekonomia]]n, '''eskaintza eta eskaria''' [[eredu ekonomiko]] bat da, [[lehia perfektu|konkurrentzia perfektoko]] [[merkatu]] batean prezio edo salneurri ezberdinetarako ondasun baten [[eskaintza]] eta [[eskari (ekonomia)|eskaria]] berdindu eta horrela, oreka egoera batean, guztira saldu eta erositako kopurua eta [[prezio|salneurria]] ematen dituena. [[Ondasun]] bakar bati buruzko eredua da eta beraz [[oreka partzial]]a ematen du, ekonomia osorako bilatzen den [[oreka orokor]]rean ez bezala. Aldi berean, eredu [[mikroekonomia|mikroekonomiko]] bat da, kontsumitzaile eta ekoizle banakoen erabakietan oinarritzen den eredua delako. Eredu hau [[Alfred Marshall]] ekonomialariak planteatu zuen bere osotasunean lehen aldiz XIX. mendearen bukaeran. Aurretik, merkatuan eskaintza eta eskaria berdindu egiten zirela ezarri zuten beste ekonomialari zenbait ere izan ziren, [[Jean-Baptiste Say]] esaterako [[Sayren lege]]a izenekoaren bitartez.
 
== Oinarrizko formulazioa ==
Eredu honek, ondasunen prezio eta salmenten eralzioan oinarritzen da. Printzipio honek, hiru lege hauek barneratzen ditu:
# Eskariak eskaintza gainditzen duenean, prezioa haunditu egiten da. Eskaintzak eskaria gainditzen badu ordea, prezioa txikitu egiten da.
# Prezioaren igoera batek, lehenago edo beranduago, eskaria txikitzen du, baita eskaintza haunditu ere. Bestalde ordea, prezioaren jeitsiera batek, eskaria haunditzen du eta beraz, eskaintza txikitu.
# Eskaintza eta eskariak bat egiten dutenean, prezioa finkatzen da.
 
== Eskaintza ==