Ekonomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
[[Fitxategi:Ballard Farmers' Market - vegetables.jpg|thumb|300px|[[Azoka]] harreman ekonomikoetarako toki bat da.]]
 
'''Ekonomia''' ([[antzinako greziera]]tik: ''oikos'', «etxe» + ''nomos'', «lege», hau da, «etxeko legea») gizabanakoaren zein [[gizarte]]aren beharrak asetzeko [[ondasun]] eta [[zerbitzu (argipena)|zerbitzuen]] [[ekoizpen (argipena)|ekoizpen]], [[truke|trukaketa]], [[banakuntza (enpresa)|banakuntza]] eta [[kontsumo]] prozesuak eta prozesu hauek eragiten dituzten gizarte harremanak aztertzen dituen [[gizarte-zientziak|gizarte zientzia]] da<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Krugman, Paul|abizena=R.|izenburua=Economics|argitaletxea=Worth Publishers|data=2013|url=https://www.worldcat.org/oclc/794924564|edizioa=3rd ed|isbn=1464128731}}</ref>.
 
== Definizioaren arazoa ==
 
Ekonomia [[definizio|definitzean]] aurkitzen den lehenengo arazoa da ea ekonomia jarduera ekonomikoen multzoa den (sistema ekonomikoa) ala jarduera ekonomikoak aztertzen dituen zientzia den. [[Ingeles]]ez hitz bana dituzte bi adierak azaltzeko: [http://en.wikipedia.org/wiki/Economics ''economics''] da zientzia ekonomikoa, eta [http://en.wikipedia.org/wiki/Economy ''economy''] da [[sistema ekonomiko]]a. Euskaraz hitz bakarra dago bi adierak adierazteko, eta, beraz, testuingurua zein den, adiera bata edo bestea ulertu beharko da. Nahasteko arriskua dagoenean, '''ekonomia zientzia''', '''sistema ekonomikoa''' edo '''ekonomia jarduera''' (nahiz '''jarduera ekonomikoa''') terminoak erabil daitezke. Dena den, zientzia adierak jarduera ekonomikoaren izaera ere hartzen du<ref name=":0" />, hasierako definizioan ikus daitekeenez.
 
[[Ekonomia politiko]]a terminoa ere erabiltzen da zientzia ekonomikoa izendatzeko, batik bat sistema ekonomikoaren ikerketa bere osotasunetik eta politikarekin harremanetan egiten denean. [[Politika ekonomiko]]a, berriz, zientzia ekonomikoak ekonomiaren arazoetarako ematen dituen irtenbide eta aplikazioak biltzen dituen terminoa da.<ref>{{es}} Sergio Ricossa: [http://books.google.es/books?id=F72q1YngcScC&printsec=frontcover&source=gbs_navlinks_s#v=onepage&q=&f=false ''Diccionario de economía'' (''economía'' sarrera)], 205. orrialdea.</ref>
68. lerroa:
Ekonomia [[sektore ekonomiko]] ezberdinetan zatitu daiteke, iharduerari edo beste ezaugarri bati buruz. Horrela, [[nekazal ekonomia]]z, [[bigarren sektore]]ko ekonomiaz edo berrikuntzaren ekonomiaz hitz egiten da. Adar edo sektore ekonomiko bakoitzak arazo bereziak ditu eta beharrezkoa da beraz arazo horiei berariazko irtenbideak ematea. Gainera, herrialde bateko ekonomia sektoreren batean oinarriturik izan daitekeenez, garrantzitsua sektore horrek dituen ezaugarri ekonomikoak kontuan hartzea.
 
== Erreferentziak ==
== Oharrak eta erreferentziak ==
 
{{erreferentzia zerrenda}}