Espektro elektromagnetiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
87. lerroa:
Irrati frekuentzien uhin luzera 10-10000 m artekoa da eta 104-107 Hz-tako frekuentzia izaten dute. Tximisten ondorioz sortu daitezke baina baita era artifizialean ere.
 
Irrati uhinak distantzia handiak egiten dituzte. Hori ionosferari zor diogu hein handi batean. Ionosfera atmosferan dagoen kapa edo geruza kargatu bat da eta honek irrati uhinak Lurrera islatzen ditu. Horren ondorioz, jatorrizko iturritik distantzia handietara detektatu daitezke. Hala ere, batzuetan ez da hain erreza uhin hauen propagazioa. Batzuetan, hainbat oztopo aurkitzen dituzte bidean. Oztopoa txikia bada (zuhaitzak, eraikinak...), difrakzioaren bitartez uhinak aurrera jarraituko du inongo arazorik gabe. Oztopoa handia bada berriz (mendilerroak, arroka handiak...), seinalea eztaez da toki horietara ailegatuko eta "itzalgune" izeneko zonak eratuko dira. Hau sahiesteko errepikagailuak erabiltzen dira.
 
Irrati uhinak, gehienbat, informazioa distantzia handietara trasmititzeko erabiltzen ditugu irrati komunikazio sistemetan (telefonia, telebista, irratia...).