Txerto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
'''Txertoa''' tratamendu profilaktiko edo prebentiboaren mota bat da, hau da, [[eritasun]]a gertatu baino lehen erabiltzen dena.
 
[[Gaixotasun infekzioso|Gaixotasun kutsakorrak]] prebenitzeko baliatzen dira, zehazki [[birus]] edo [[bakterio]] batek eragindakoak. Txertoa hartzeko bide nagusiak hauexekhauek dira: ahotik hartuta edo azalpeko edo muskulu barneko injekzioaren bidez. Gaixotasun jakin baten [[mikrobio]] hilak edo ahulduak dituen prestakina da. [[Antigorputz]]ak sortzeko aukera ematen dio gorputzari. Ez du sendatzen, babesten baizik.
 
Txertoaren funtsa da kanpotik prestatutako substantzia bat sartzea ([[antigeno]]a) pertsona baten gorputzean, bertan erantzun immunologiko defentsiboa eragiteko, [[antigorputz]]ak sortzea alegia. Behin txertoa sartuta, beti ere pertsonaren [[immunitate-sistema]] ondo egonez gero, antigeno horren aurrean egongo den bakoitzean organismoak antigorputzak sortuko ditu eta gaixotasun (antigeno) horretatik babestuko du.