Migel Joakin Eleizegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
garaieraren datua bateratzea (egin zioten azken neurketan, 2,41 zentimetro luze zen) eta beste
6. lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
===FisikoakGorpuzkera===
Egin zioten azken neurketan, 2,41 metro garai izatera heldu zen, eta besoak horizontalean zabal-zabal jarriz gero esku bateko hatz puntetatik bestekoetarainoko distantzia 2,42 metrokoa zuen. Pisu handiena zuenean, 203 kilo pisatzen zuen. Inguruko zapata-dendetan haren oinen neurriko zapatarik saltzen ez zutenez, espresuki beretzat egindako 39 zentimetro luzeko zapatak janzten zituen. Gaur egun oraindik ere [[Paris]] hirian berak erabiltzen zituen ahuntz larruz egindako eskularruak gordetzen dira, hatz loditik txikira 31 zentimetrokoak. Berak jantzi eta gaur egun arte gorde izan diren bi kapela luzeetako bakoitzak 7,5 puntu neurtzen du, hau da, 62 zentimetroko zirkunferentzia.<ref name=NereaSantxo/>