Aljerko Gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
145. lerroa:
=== Miaketak Kasbahan ===
[[Fitxategi:Gégène - Génératrice pour torture à l'électricité.JPG|thumb|«[[Gégène]]» ezaguna, paraxutistek torturatzeko erabili zuten generadore elektrikoa]]
Armadako tropek hiria patruilatzen zuten, leku publikoen sarrerak zaintzen zuten eta Kasbah osoa alsnbre-arantzadunez inguratu zuten. Neurri hauek gehiago ziren europarrei segurtasun irudia emateko FLN bera kaltetzeko baino. Trinquier koronelak martxan jarri zuen DPU delakoa (Hiri babeserako dispositiboa), eta ondorioz, sistematikoki etxe bakoitzeko bizilagun guztiak fitxatzen hasi ziren eta bloke bakoitzeko arduradun bat izendatzen. Arduradunak mugimendu guztien berri eman behar zuen, irteerak eta sarrerak. Iristen zirenak sistematikoki miatuak izaten ziren lotura gisa etorritako klandestinoak edo makiak antzemateko. [[Jean-Charles Jauffret]] historialariaren arabera, « guzti honek gogora ekartzen zuen [[Hirugarren Reich]]ak eta [[Stalin]]ek ezarritako hiri antolakuntza».<ref>[[Jean-Charles Jauffret]], ''Soldats en Algérie 1954-1962'', [[Autrement]], Paris, 2000, in {{RefMarie-Monique Robin-, ''Escadrons}} de la mort, l'école française'', 2008, {{p.|111}}. or.</ref> [[Etxeratze-agindu]]en aukera ematen zuten susmagarriak euren etxean atxilotzeko, orduko legaltasunari kasurik egin gabe. Atxilotu extra judizial hauek, atxiloketa eta tortura zentroetan itaunduak izan ostean, exekutatu ala «leheneratu» egiten zituzten. Bigarren kasuan, ''bleus de chauffe'' edo hiri babeserako dispositiboen partaide izatera pasatzen ziren. Kasu gutxi batzutan agintaritza judizialaren aurrean eraman zituzten, eta kontrako probarik aurkitu ezean, askatzen zituzten.<ref name="ReferenceA"/> Alde batetik, exekuzioak disimulatu egiten ziren eta pentsarazten zen ihes saiakeren ondorioz gertatu zirela, eta horrela, legezko itxura ematen zitzaien. Beste batzuk, klandestinoki egiten ziren: atxilotuak helikoptero batera igo eta itsasora jaurtitzen ziren (''les « [[crevettes Bigeard]] »''<ref>Metodo hau [[Berrantolaketa Prozesu Nazionala|Argentinako diktadura militarrak]] erabili zuen beranduago ''[[Heriotzaren hegaldiak|heriotzaren hegaldiak]]'' deiturikoaren bitartez. [[Escuela de Mecánica de la Armada|ESMA]]ko atxilotuak astean hainbat alditan hegazkinetan sartzen zituzten eta ondoren itsaso zabalean jaurti. Ikus Marie-Monique Robin, ''Escadrons de la mort, l'école française,'' 2008,</ref>). Agintari judizialek ere ez zekiten zenbat atxiloketa zentro zeuden, armadak erabat isilpean gordetzen baitzuten.
 
Otsailaren amaieran paraxutistek erabiltzeko prest zegoen bonbez betetako gordeleku bat aurkitu zuten. Bigarren bulegoak sarean gora egin eta goragoko karguak antzeman zituen, datuak bildu, susmagarriak atxilotu eta hitz eginarazten zituen. Diru biltzaileak identifikatzen hasi ziren, eta apika apika, sarea desegiten hasi ziren. Otsailaren 16an, Bigeard koronelaren gizonek [[Larbi Ben M'hidi]] harrapatu zuten, Aljerko ekintza armatuen koordinatzailea. Torturatu ostean, egun batzuk geroago zintzilikatu eta exekutatu egin zuten (martxoak 5).FLNren buruzagiek, bereziki [[Abane Ramdane]] eta [[Krim Belkacem]], Aljertik alde egin zuten.