Izukaitz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
18. lerroa:
1974an sortua, 1981ean desegin zen. Plazaratutako bi diskoetan, ''[[Izukaitz (diskoa)|Izukaitz]]'' ([[Xoxoa]], 1978) eta ''[[Otsoa dantzan]]'' (Xoxoa, 1980), [[Ingalaterra]]ko folk-rock garaikidearen eragin nabarmeneko euskal herri musikaren ikuspegi berritzailea azaleratu zuen. Gaur egun, bildumazaleentzat harribitxi preziatu bilakatu dira bi diskoak. Taldekideen artean, [[Bixente Martinez]] ([[Oskorri]], [[Hiru Truku]]), [[Fran Lasuen]] (Oskorri, Txatanuga Futz Band, Eguen Banda) eta [[Luis Camino]] ([[21 Japonesas]]).
 
== TaldeaEraketa ==
Eibarren (Gipuzkoa) lagunartean sortutako taldea da Izukaitz. Berez, 1974 inguruan hasi ziren; kanta zaharrak abesteko batzen ziren bederatzi lagun: Fran Lasuen, Mariasun Iturriagagoitia, Aurelio Martinez, [[Odile Kruzeta]], Jorge Kruzeta, Gentzane Milikua, Luis Alcoba, Kepa Jauregi eta Pedro Nagore. 1977tik aurrera serioago hartu eta orduan eman zioten benetako bultzada taldeari. Fran Lasuen (biolina, alboka eta ahotsa), Mariasun Iturriagagoitia, Odile Kruzeta (ahotsa, txirula eta teklatuak) eta Aurelio Martinez (flauta, saxofoia eta perkusioak) izan ziren taldearen sortzaileak. Donostiara joan ziren ikastera, eta bertako musikariekin osatu zuten taldea: Mariasun Iturriagagoitia (ahotsa), Joxe Corcuera (gitarra elektrikoa), Xabi Laskibar (baxua) eta Luis Camino (perkusioa). Maketa bat grabatu zuten Donostiako Herri Irratirako -euskal musika berritzailea programatzen zuen irrati bakarretakoa-, eta laster batean iritsi zitzaien Xoxoa diskoetxe sortu berriaren eskaintza.
 
1977tik aurrera serioago hartu eta orduan eman zioten benetako bultzada taldeari. Fran Lasuen (biolina, alboka eta ahotsa), Mariasun Iturriagagoitia, Odile Kruzeta (ahotsa, txirula eta teklatuak) eta Aurelio Martinez (flauta, saxofoia eta perkusioak) izan ziren taldearen sortzaileak.
 
Donostiara joan ziren ikastera, eta bertako musikariekin osatu zuten taldea: Mariasun Iturriagagoitia (ahotsa), Joxe Corcuera (gitarra elektrikoa), Xabi Laskibar (baxua) eta Luis Camino (perkusioa). Maketa bat grabatu zuten Donostiako Herri Irratirako -euskal musika berritzailea programatzen zuen irrati bakarretakoa-, eta laster batean iritsi zitzaien Xoxoa diskoetxe sortu berriaren eskaintza.
 
== Lehen diskoa ==
''Izukaitz'' (Xoxoa, 1978) izena jaso zuen lehen diskoak. Eragin ugariz jantzitako diskoa da, baina, batik bat, nabariak dira Steleeye Span eta Fairport Convention talde ingelesenak. Honelaxe agertzen zuten diskoaren azalpenean: "Euskal munduan sustraitutako gaurko musika bat egin nahiz herri kantuetara jo dugu iturrien bila eta garaiko tresneriaz baliatuz ikerketa bide libre batetik abiatu gara". Honela azaltzen zuen, berriz, Odile Kruzetak: "Gu definitzeko orduan hau esango genuke: sustrai batzuren bila herri kantara edo kanta zaharretara jo dugu eta honekin gaurko musika bat egin nahi izan dugu, tradizioa ez dadila puskatu. Honi folk deitu, euskal folk deitu edo folk-rock deitu guri berdin zaigu".
 
Diskoak ez zuen salmenta aldetik arrakasta izugarririk lortu; goizegi egindakoa da, taldekideen ustez, baina taldea ezagutarazi eta udako zirkuitua ireki zien, herrietako festetakoa. Hamaika jaialdi eman zituzten, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian. Jaialdi haietan, askotan, Euskal Herriko folk berriaren alorrean giltzarria izan zen beste taldearekin jo izan zuten, [[Haizea taldea|Haizea]] taldearekin. 1979ko irailean zuzenekoak utzi eta disko berria prestatzen hasi ziren.
 
== Bigarren diskoa ==
Garai hartan, formula berritzaileagoen bila, Oskorritik zetorren Bixente Martinez (gitarrak) sartu zen taldean, eta geroxeago Jesus M. Aranburu (baxua). Horrela osatu zen taldearen formazio "klasikoa". Haiekin batera, garai hartan indarrean zegoen jazz-rockaren eraginak ere indartu ziren Izukaitzen. Ildo horren garapenaren emaitza da taldearen bigarren diskoa, hurrengo urteko udaberrian kaleratutakoa: ''Otsoa dantzan'' (Xoxoa, 1980).
 
33 ⟶ 39 lerroa:
Hala eta guztiz ere, Izukaitzek aurrera jarraitu zuen. Jazz-rockaren eraginak are gehiago sendotu eta bateriarekin zein modu "elektrikoagoan" lanean hasi ziren. Ildo horretakoa izan behar zuen taldearen hirugarren diskoak, baina ez zen sekula kaleratu. "Nik beti esan dut Izukaitzek benetan esango zuena hirugarren diska batean izango zela. Bigarren diskotik hasi eta gerora begira egiten ari ginena oso interesantea zen, eta gainera Euskal Herrian ez da egin horrelakorik.... Bagenuen beste disko bat ateratzeko plana, kantuak bagenituen, bidea gero eta garbiago genuen, bazegoen girotxo bat kantu berriak ateratzeko moduan", zioen Bixente Martinezek.
 
== Taldearen desegitea ==
Usteak erdia ustel, ordea. Aurreko arrazoiek zein barne tirabirek eraginda, taldeak agur esan zuen 1981eko abenduan. Beraz, bertan behera geratu zen hirugarren diskoaren asmoa. Nahiz eta beste musikari batzuekin jarraitu ala ez aztertu, azkenean Fran Lasuen eta Bixente Martinez Oskorrira joan ziren, [[Natxo de Felipe]]ren gonbita jaso eta gero, eta hortxe amaitu zen Izukaitzen ibilbidea.