(50000) Quaoar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Edukiak gehitu.
114. lerroa:
|}
'''(50000) Quaoar''' [[Eguzki-sistema|eguzki-sistemako]] [[transneptunotar objektu]] bat da, 50000 zenbakiduna, bere behin-behineko izena '''''2002 LM<sub>60</sub>''''' da. Palomar Mountain/NEAT-etik aurkitu zen, [[2002|2002ko]] [[Ekainaren 4|ekainaren 4ean]], [[Chadwick A. Trujillo]] eta [[Michael E. Brown]] astronomoek aurkitu zuten, CCD + 1,2 [[Metro|metroko]] Schmidt [[Teleskopio|teleskopioa]] baliatuz. Transneptunotar objektu hau [[planeta nano]] bat izan daiteke, beraz, astronomoek ustezko planeta nanoen zerrendan ipini zuten. Objektu honek [[Weywot (satelitea)|Weywot]] izeneko satelite bat du bere inguruan biraka.
 
Esan beharra dago, objektu hau hainbat aldiz begiztatu zela garai desberdinetan zehar Siding Spring eta Haleakala-NEAT/MSSS behatokietatik. Behaketa eta neurri astrometriko hauei guztiei esker, betirako izen bat ezartzeko bezain zehatz kalkulatu zuten objektuaren orbita, hala, aurkitzaileek gaur egun duen izena jarri zioten: "Quaoar". Izenak [[Tongva tribua|Tongva tribuak]] gurtzen duen sortze-indarraren izenean du jatorria. Tribu hau gaur egungo [[Pasadena (Kalifornia)|Pasadenatik]] ([[Kaliforniako Teknologia Institutua|Kaliforniako Teknologia Institutuaren]] egoitza nagusia bertan dago) hurbil dagoen [[Los Angeles|Los Angelesko]] zonaldeko jatorrizko biztanleek osatu zuten.
 
1100 [[Kilometro|km]]-ko [[Diametro|diametroa]] eta 3 801 327 [[Kilometro koadro|km²]] [[azalera]] du, [[Karonte (satelitea)|Karonte]], [[Pluton (planeta nanoa)|Plutonen]] satelitearekin alderatu daiteke, aipatzekoa da, satelite honek Plutonen diametroaren (2300km) erdia duela, gutxi gorabehera. Bestalde, [[Kuiper gerrikoa|Kuiper gerrikoaren]] kide da.
 
Quaoar, gure [[Eguzki-sistema|eguzki-sistemako]] planetarik urrunena baino apur bat urrutiago orbitatzen ari da [[Eguzkia]]. Bitxikeri gisa, objektu honen aurkikuntza egiteko ezinbestekoak izan ziren argazkietan (Oschin teleskopioak hartuak, Palomarren, Kalifornian), hauen hondoa osatzen zuten izarrekin batera mugitzen ari zen Quaoar.
 
Objektuaren geologiari dagokionez, ur izoztuaren arrastoak aurkitu dira, hauek kriobulkanismoaren adierazleak izan daitezke. Hortaz gain, Kuiper gerrikoko objektu handienek bakarrik gorde dezaketen [[metano]] kantitate txikiak aurkitu dira Quaoarren lurrazalean.
 
== Weywot ==
[[Weywot (satelitea)|Weywot]], ofizialki (50000) Quaoar I Weywot bezala deitua, Quaoarren satelite ezagun bakarra da. 2007ko otsailaren 22an aurkitu zen, 2006ko otsailaren 14ean ''[[precovery]]''-k atera zituen argazkiei esker.
 
== Ikus, gainera ==