Elhuyar anaiak: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
t 83.213.175.147 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Xabier Armendaritz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da. Etiketa: lehengoratzea |
||
1. lerroa:
'''Elhuyar anaiak''' [[Juan Jose Elhuyar|Juan Jose]] eta [[Fausto Elhuyar|Fausto Elhuyar Zubize]] anaiak izan ziren. Ezagunak dira munduan lehen aldiz [[wolfram]]a bakartzea lortu zutelako, [[1783]]an, [[Bergara]]ko Mintegian [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]]ren baitan.
== Bizitza ==
Biak
[[1781]]ean anaia biak banandu ziren, Juan Jose Suediara joan baitzen, eta Fausto aldiz Bergarara bueltatu baitzen hango mineralogia mintegiaren kargu egitera. [[1785]]. urtean utzi zuen kargua, ikasleen interes murritzagatik. Bitartean, [[1783]]an, wolframa bakartu zuten Juan Jose eta Fausto anaiek.
[[1786]]an Fausto [[Espainia Berriko Erregeorderria|Espainia Berriko]] Meatzaritza Zentroaren zuzendari nagusi izendatu zuten, eta bere lehenengo ahaleginak [[Mexiko]]n, Bornen amalgamatze prozesuaren eraginkortasuna neurtzera bideratu zituen.
Faustoren lorpen handienetarikoa Espainia Berriko Meatzaritza Errege Mintegia sortzea izan zen [[1792]]an, Freibergeko Meatzaritza Eskolako antolakuntza ereduan hartuta. [[1833]]ko [[otsailaren 6]]an hil zen [[Madril]]en.
Joan Jose, Granada Berriko, oraingo [[Kolonbia]], meatzetan lan egitera joan zen eta Mutis-en espedizio botanikoan parte hartzeko aukera izan zuen bertan lanean ari zela. [[Bogota]]n hil zen, [[1796]]ko [[irailaren 20]]an.
== Elhuyar-Zubize anaien abizenak ==
Biografia batzuetan Elhuyar y de Zubice esaten dute, beste batzuetan Elhuyar y de Subisa, beste batzuetan Delhuyar-Zubice. [[1954]]. urtean argitaratu zuen "Los Apellidos de los hermanos Elhuyar" artikuluan Salvador Sáenz Cenzanok honako hau idatzi zuen (berak gaztelaniaz, hemen euskaratua):
{{aipu|Juan Jose eta Faustok desberdin idatzi zuten beren abizenak [[1783]] urteaz geroztik. Juan Jose ''Delhuyar'' abizenarekin aurkezten zen; Faustok, berriz, ''De Elhuyar'' idazten zuen abizena... Abizen bakarra erabiltzea artikulu hau idazteko hoberena izango delakoan, De Elhuyar abizena aukeratu dut espainiar hizkuntzan hobeto dagoelako idatzita (''Delhuyar'' izenak frantses itxura du), famatuago egin den anaiak horrela aukeratu duelako eta tungstenoaren aurkikuntza erakusteko argitaratu zuten liburuaren lehenengo orrialdean anaia bien abizenak horrela idatzita daudelako.}}
Hala ere, haien aita Juan [[Hazparne]]ko semea izanda, bataiatzean ''Delhuyar'' abizenarekin aurkeztu zenez, bataiatze aktan Delhuyar abizena egokitu zitzaien anaia biei.
Sáenz Cenzanok segitzen du bere artikuluan:
{{aipu|Bigarren abizenarekin ere beste eztabaida bat agertzen da. Lubice abizena aipatzen da bataiatze aktan eta horrek ez du zerikusirik hainbat idazlek idatzi dituzten Zubice edo Subice abizenekin... Hartu berri dudan Bernardo J. Caicedo, Juan Joseren hereniloba Bogotan bizi denen eskutitz batean, esaten da Lubice abizena idatzi izan dela betidanik sendiko artxiboetan...}}
== Ikus, gainera ==
|