Trebiñu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
t →‎Trebiñuren fundazioa: ergatiboa falta zen
196. lerroa:
XI. eta XII. mendeetan Udako lurraldea [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako erresumaren]] mende egon zen. [[1161]]. urtean [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso Jakituna Nafarroakoak]] eman omen zion hiribildu titulua. Hala izatekotan, [[Nafarroako Erresuma]]ren [[hiribildu]] [[araba]]r zaharrena litzateke<ref>{{es}} [http://www.noticiasdealava.com/ediciones/2008/04/23/sociedad/alava/d23ala6.901453.php Expertos del campus de Vitoria descubren que Trebiño es la villa 'navarra' más antigua en Álava]</ref>. Aipatutako muinoaren gailurrean, gaur egun telekomunikazio-antena andana jasotzen dituen horretan, Nafarroako Erresumaren gaztelu bat zegoen, [[1199]]. urteko eraso gaztelarrak konkistatu ezin izan zuena<ref>SAGREDO, Iñaki. ''Navarra. Castillos que defendieron el Reino. Tomo III''. Lehenengo argitaraldia. Iruñea: Pamiela, 2007. 125. orr. ISBN 978-84-7681-536-6</ref>. Fundazio hau Nafarroaren eta [[Gaztelako Erresuma]]ren arteko tirabiretan ulertu behar da, sasoi hartan eskualdea mugako tokian baitzegoen.
 
1200an [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa|Gaztelako Alfonso VIII.ak]] Nafarroako mendebaldean sartu eta Gipuzkoa eta Araba anexionatu zituen. Trebiñuren kasuan, erasoa pairatu zuen, baina gaztelauek ez zuten lortu hura konkistatzerik. Orduan [[Antso VII.a Nafarroakoa]]k eta Gaztelako erregeak ituna egin zuten, eta Trebiñu Gaztelaren esku geratu zen NafarroaNafarroak [[Miranda Arga]], [[Mendabia|Mendavia]], [[Larraga]] eta beste herri batzuk mantentzearen truke.
 
=== Konderriaren sorrera eta Arabako Ermandadea ===