Joan Antonio Mogel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Kategoria:Inkisidoreak gehitua HotCat bitartez
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
21. lerroa:
[[Wilhelm von Humboldt|Humboldt]] alemaniar ikerlaria Euskal Herrira etorri zenean Mogelekin egon zen, eta berak eman zion Humboldti [[Leloren kantua]]ren berri. [[Pedro Antonio Añibarro|Añibarroren]] adiskide izan zen, eta biek batera finkatu zituzten bizkaiera literarioaren oinarriak, nahiz eta Mogelek lehen liburuak gipuzkeraz idatzi zituen.
 
Mogel eta Añibarro bat zetozen Bizkaian bertako euskalkia erabili behar zela eliz zereginetan, hala sermoietan nola katekesi liburuetan. Ez ziren iritzi uuuuuuuuuuuuuugggggggggggggggggghhhhhhhhhhhhhhhhhhhyyyyy,yyyyyyyyyyy,,yyyuyyyyy,y,yyyuyyyyyyyyyyuyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyyYyyyyyyyYyyyyyyYYYYYyyyyyYyyyyuuuuYyyyyyyyyyyYYyYyY.y.y.y.y.y.yyyuyyyyyyyyyyyyyyyyyhyuhuhggggggghhghhhbbggggbbhjjgddgggffgvvvfffffvgffff bereko, ordea, zein bizkaiera mota behar zen idazterakoan.
 
Puntu honetan Añibarrok zabalago eta, gaurko ikuspuntutik, zentzudunago jokatzen zuen, artikuluak eta hitzen bukaerak ondo bereiziz, lekuan lekuko [[fonetismo]]ak gaitzetsita; Mogelek, berriz, herrian –Markinan– hitz egin eta entzun bezalaxe idazten zuen, bitxikeria fonetiko guztiak maila idatzian ere gordetzen zituela. Mogelen lan aipagarriak dira: Confesio ta Comunioco Sacramentuen gañean Eracasteac (1800), gipuzkeraz idatzitako katixima; Versiones bascongadas de varias arengas y oraciones selectas de los mejores autores latinos eta Nomenclatura de las voces guipuzcoanas, para que se puedan entender ambos dialectos (1802), batera argitaratuak, Zizeronen, Salustioren, Tito Livioren eta Curtzioren lan batzuen euskarazko itzulpena jasotzen dutenak; Confesino Ona edo ceimbat gauzac lagundu biar deutseen confesinuari ondo eguiña izateco (1803); Cristinavaren jaquinvidea (1805), Asteteren itzulpena; ''Cartas y disertaciones de don Juan Antonio Moguel sobre la lengua vascongada'' (1854); ''El doctor Peru Abarca, catedrático de la lengua bascongada en la universidad de Basarte o diálogo entre un rústico solitario bascongado y un barbero callejero llamado Maisu Juan'' (1881). 1802. urterako Mogelek bukatua zeukan Peru Abarca, baina arazoak izan zituen argitaratzeko eta handik laurogei urtera kaleratu zen. Peru Abarca da Mogelen lanik ezagunena, hura izan baitzen euskaraz idatzitako lehen eleberria edo eleberri tankerakoa: “En cierto modo es, en forma dialogada, el primer conato de novela en vascuence” (Mitxelena 1960, 115. or.). Liburuaren gaia, Villasantek dioen bezala, euskararen alorrean baserritarrak direla maisu da: “La tesis, pues, de Moguel viene a ser que, tratándose del euskera, los rústicos son los maestros y doctores de quien debemos aprender; y los otros, los cultos, no son más que corruptores quesólo aprenderán a condición de ser discípulos del casero Peru” (1979, 213. or.).