Afrika Erdiko Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Supro23 (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
64. lerroa:
Behin [[oihan]]ez estalitako lurralde haietako lehen biztanleak [[pigmeo]] babingak eta gero [[bantu]]ak izan ziren. [[XIX. mendea]] arte, [[Islam]]iar mugatik haratuago bizi izan ziren, erlijio abrahamikoen eraginetik at ([[Judaismo]]a, [[Kristautasun]]a eta [[Islam]]a). Garai horretan hasi ziren merkatari musulmanak gutxinaka eskualdean sartzen, merkataritza errazteko asmotan, baina mende erdialdetik aurrera, soldadu armatuz lagundutako [[esklabotza|esklabo]]-merkatariak eskualdean sartu ziren. [[1860]]-[[1910]] artean, Afrika erdialdeko esklabo-merkatariek ([[Sudan]], [[Txad]], [[Kamerun]], AEE iparraldeko Dar al-Kuti eta AEE hegoaldeko Nzakara eta Zande eskualdekoak) ekialdeko eskualdeetako gizon-emakume gehienak esportatu zituzten, gaur egun biztanle gutxi dituzten lekuetatik, hain zuzen.
 
[[Frantzia]]rrek XIX. mende amaieran eskualde osoa [[Kolonialismo|kolonizatu]] zuten eta [[Ubangi-Xari]] izenpean administratu. [[Bigarren Mundu Gerra]]n [[Frantziar Ekuatore- Afrika Frantsesa|kolonia]]<nowiki/>k Aliatuekin bat egin zuen. Herrialdea [[1958]]ko [[abenduaren 1]]ean Afrika Erdiko Errepublika bihurtu zen eta [[1960]]ko [[abuztuaren 13]]an, [[independentzia]] aldarrikatu zuen.
 
Independentziaren ondoko 30 urteetan, estatuaren agintea presidente ez-demokratikoen esku egon zen, sarri [[estatu-kolpe|estatu kolpez]] bereganatua. Biztanleen nahigabea handituz joan zen, batez ere [[Gerra Hotza]] amaitutakoan. Lehenengo egiazko hauteskunde demokratikoak [[1993]]an izan ziren. [[Ange-Félix Patassé]]-k irabazi zuen, baina herriaren babesa galduz joan zen eta [[François Bozizé]] jeneralak kargutik bota zuen. Bozizé jeneralak 2005eko maiatzeko hauteskundeak irabazi zituen eta agintean da orain.