«Dialektoen continuum»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:Europe_Continuum.gif|thumb|350px|'''Europako dialekto edo hizkuntzen continuum''' ezagunenak. Hemen, koloreek —argiek zein ilunek— continuum bana irudikatzen dute. <p>Geziei jarraikiz, alde txikiak nabarituko genituzke hurbileko dialektoen artean; distantzia geografiko handiagoarekin batera, baina, aldaketa handiagoak nabarituko genituzke]].
[[Fitxategi:Arabic Dialects.svg|thumb|350px|'''[[Arabiera]]ren dialektoak'''. Arabiera garaikidean, [[elkarrekiko ulergarritasun]]a ez dago ziurtatuta elkarrengandik oso urruti dauden dialektoen artean. <p>Hurbileko herri batetik bestera, ordea, askoz aldaketa txikiagoak aurkituko ditugu dialektoen artean, '''dialektogune''' bat eratuz.]]
'''Dialektoen continuuma''' edo '''dialektogunea''', [[Leonard Bloomfield]] hizkuntzalariak<ref>[[Leonard Bloomfield|Bloomfield, Leonard]] (1935). ''Language'', George Allen & Unwin: London, 51. orrialdea. Liburua [[Itziar Laka]]k euskaratu zuen ([[Agustin García Calvo]]ren hitzaurrea eta guzti): ''Hizkuntza'', Klasikoak. 1994.</ref> deskribaturiko fenomenoa da. Hizkuntzalari hark defendatzen zuen [[dialekto]] multzoen azterketek aldaketa txikiak erakusten zituztela geografikoki hurbil bizi ziren hiztunen artean. Herri batetik bestera aldeak nabari dira, baina hurbileko herrien artean dialektoen arteko aldeak txikiak dira, batez ere kanpoko aztertzaileentzat. Hiztunen beren ikuspegitik diferentzia horiek nabarmenagoak izan litezke. Alboko herrietako hiztunekin, [[elkarrekiko ulergarritasun]]a ia beti ziurtaturik egoten da.
 
Denborarekin continuum batzuk desagertu egiten dira. Hori gertatuko da aldaera dialektal batzuk galduz gero. Horrela gertatu omen zen, esate baterako, [[Arabako iparraldeko euskara]] galdu zenean; mendebaldetik[[mendebaleko euskara]] eta [[Sakana]]rako euskara zihoanbatzen continuumzituen batendialektoen geziacontinuuma eten egin zen.<ref>Ikus [[Koldo Zuazo]]: ''Sakanako euskara. Burundako hizkera''. Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia, 2010.</ref>
 
[[Hizkuntza estandar]] boteretsu batek ere aldaketa dialektalak leundu eta continuum bat desegin dezake.