Aljerko Gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
108. lerroa:
[[1956]]an, "Aljeriako afera" [[Nazio Batuen Erakundea]]n eztabaidatua behar zela eta, [[Abane Ramdane]]k eta [[Larbi Ben M'Hidi]]k erabaki zuten, Soummamen kongresuaren ondotik, gatazkari ikusgarritasun handiagoa ematearren, operazioak hiriburuan, Aljerren, biziagotzea eta kontzentratzea.<ref name=stora>[http://www.ldh-toulon.net/spip.php?article1768#nh1 « la bataille d’Alger, par Benjamin Stora »], [[Benjamin Stora]]rekin elkarrizketa, ''L’Express'' 2007ko urtarrilaren 5ean.</ref>.
 
Aldi berean, isilpeko negoziazioak abiatu ziren Belgraden eta Erroman 1956ko udaran. Uztailaren 19an atentatu bat gertatu zen [[Bab El-Oued]] Aljerko europar auzoan:FLNren komando batek zibilak amitrailatu zituen eta pertsona hildako bat eta hiru zauritu gertatu ziren.<ref name="afn1956">[http://combattantsafn.free.fr/page91.html 1956 la bataille d'Alger et des djebels Guy Mollet]</ref>. ErrepresailaErrepresalia gisa, Arjelia frantsesaren aldeko erradikalenak talde paramilitarretan antolatzen hasi ziren [[André Achiary]]ren gidaritzapean, [[SDECE]]ko ofizial ohia eta Sétifeko masakrean (1945) Constantinoiseko prefeta ordea izandakoa.<ref name=Robin86>Marie-Monique Robin, ''Escadrons de la mort, l'école française'', 2008, 86. or. </ref> Robert Martelek sortutako Ipar-Afrikako Batasun Frantseseko kideekin batera, Achiaryk Thèbes kalea atentatua antolatu zuen, Aljerko Kasbahan, 1956ko abuztuaren 10ean. 16 hildako eta 57 zauritu suertatu ziren, eta norabide aldaketa bat eragin zuen Aljeriako gerran.<ref name=Robin86/> Horrela, Patrick Rotmanek ''[[L'Ennemi intime (film)|L'Ennemi intime]]'' (2002) filman zera nabarmentzen du, «Aljeriako gerra bi urte baino lehenago hasteagatik, Aljerren behintzat kontra-terrirismoa terrorismoa bera baino lehenagokoa dela».<ref name=Robin86/> Horri Guy Pervillé historialariak erantzuten dio esanez ahantzi egiten dela atentatu kontra-terroristak 1956ko ekainean hasitako atentatu sailari emandako erantzuna izan zela.<ref name=BATAILLE/>. [[Yacef Saâdi]]k, garai hartan FLNren Aljerko barrutik autonomoko buruzagi militarra zenak, [[Marie-Monique Robin]] kazetariari honela adierazi zion :
 
{{esaera2|Thèbes kaleko atentatua gertatu arte, guk Aljerren egiten genituen atentatuak atxiloketa masiboen edo exekuzioen aurreko erantzunak baino ez ziren. Baina ordutik aurrera, ez genuen beste aukerarik izan: amorruz beteriko Kasbahako biztanleak europarren hirira joaten hasi ziren haien hildakoak mendekatzera. Zailtasuna handiak izan nituen haiek geldiarazteko, terraza gainetan harenga eginez, odolustea saihestearren. Zin egin nien FLNek haien partez mendekatuko zituela.<ref name=Robin86/>.}}