Gioconda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
95.22.155.188 (eztabaida) wikilariaren 6119637 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
Etiketa: Desegin
19. lerroa:
[[Fitxategi:Musée du louvre mona lisa.jpg|thumb|300px|Ukaezina da Giocondak pizten duen ikus-mina]]
 
Lisa, emakume gaztea, 1503an 24 urte inguru baitzeuzkan, aulki batean eserita agertzen da, terraza batean (edo, zehazkiago, [[logia (arkitektura)|loggia]] bat: etxe baten fatxadan irekitako balkoi baten tankerako galeria edo korridore bat, kanpoalderantz irekia,eta zutabez eutsitako arkupe-itxurako espazioa eratzen duena; gehienbat Italian erabilitako elementu arkitektonikoa da). Haren atzealdean paisaia aski ezezagun eta ez oso abegitsu bat zabaltzen da, ametsetakoa bezalakoa, giza presentziaren bi adierazle bakarrik erakusten dituena: bidea eta zubi bat. Aulkiaren eskutokia margolanaren planoarekiko paralelo dago. Emakumearen aurpegia eta bere ezkerralderanzko begirada margolanaren behatzaileari zuzenduta daude (oso ezohikoa garai hartako margolanen artean).
hola yo soy elcejas
 
Giocondak masail beteak eta kopeta zabala dauzka. Aipagarria da ez bekainik ez betilerik ez izatea, eta horretarako azalpen ezberdinak proposatu izan dira: batek dio Leonardok azken ukitu gisa margotu zituela jadanik lehorra zegoen pinturaren gainean, eta handik urte askora margolana lehenbizikoz garbitu zenean, disolbagai desegokia erabiltzeagatik bekainak ezabatu egin zituztela. Beste azalpen baten arabera, Leonardok ez zion inoiz bekain eta betilerik margotu, espresioa anbiguoago uztearren, edo, agian, obra amaitzera inoiz ez iristeagatik ere. Esan izan da, halaber, Giocondaren garaiko emakumeen artean ohikoa zela ile horiek depilatzea, itsusitzat jotzen omen baitziren.