Jorge Oteiza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
#1lib1ref
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
12. lerroa:
[[Orio]]ko [[Endaia etxea]]n jaioa, ondoko [[Zarautz]] udalerrian bizi izan zen gehienbat. Donostiako Jesusen Bihotzaren ikastetxean egin zituen lehen ikasketak. 13 urte zituela, [[Lekarozko ikastetxea|Lekaroza]] bidali zuten gurasoek ikastera. Aitak zuen negozioak porrot egin eta Ameriketara joan behar izan zuenean, Oteiza lanean hasi beharrean aurkitu zen. Aita Ameriketatik itzultzean, Madrila joan zen familia osoa. Linotipista bezala lan egin behar izan zuen han, ikasketak aurrera eraman nahi bazituen. [[Arkitektura]] oso begiko zuen arren, [[medikuntza]] ikasketak hasi zituen, baina hirugarren ikasturtea egiten egiten ari zela dena bertan behera utzita, Arte eta Lanbide eskolan eman zuen izena. 1928 urtean hasi zen [[eskulturagintza]]n, eskultura figuratiboekin garaiko estiloari jarraiki. Hasiera haietakoa da ''Adan eta Eva'' izeneko eskultura.
 
1931n irabazi zuen lehen aldiz Jorge Oteizak Gipuzkoako Artista Hasiberrien saria. Bi urtekoa zen lehiaketa, eta 1933an irabazi zuen berriro.1934an, [[Nikolas Lekuona]] eta [[Narziso Balentziaga]]rekin batera, egin zuen Donostiako Kursaalean lehen erakusketa. Gizarte egoerak nazkaturik, Ameriketara doa 1935ean Balentziaga margolaria lagun duela<ref>{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Jorge Oteiza Embil|urtea=1996|abizena=Manterola|izena=Pedro|orrialdeak=|orrialdea=21|argitaletxea=Donostia :Eusko Ikaskuntza|ISBN=84-89516-10-3}}</ref>. [[Buenos Aires]]en, [[Santiago (Txile)|Txileko Santiagon]] eta [[Bogota]]n egon zen, nahiko neke eta eskasia pasatuz. Buenos Airesen, Wittcomb aretoan, erakusketa egin zuen 1935ean, [[Ignacio Zuloaga]]ren gomendioari esker.
 
[[Espainiako Gerra Zibila]] hasi zenean Ameriketan zen eta han gelditu zen bizitzen 1946 urtera arte. Txilen Huidobro, Lipchitz, Brancusi eta Arp [[abangoardista]]k ezagutu zituen. Eragin handia izan zuten Oteizarengan Europako abangoardiek eta Hego Ameriketako Kolon aurreko eskulturak. Txileko Herri Frontean eman zuen izena, eta bestalde Antzerki Politiko Esperimentala eratu zuen. Txileko Herri Fronteak hauteskundeak galtzearekin batera, Buenos Airesera alde egin zuen. Bi hirietan erakusketak egin zituen. Buenos Airesen jaso zuen Gernikaren bonbardaketaren berria, eta depresio izugarri batek jo zuen. Egoera horretan sartzen da bere bizitzan Itziar Carreño, eta harekin ezkonduko da 1938an. [[Bogota]]ko Zeramika Eskola Nazionalean irakasle gisa lan egin zuen 1941 urtetik. 1943 urtean ''Carta a los artistas de América sobre el arte nuevo en la postguerra'' idazten du.