Ey Reqîb: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
Ey Reqîb (Erdialdeko [[Kurduera|kurdueraz]]: ئەی ڕەقیب‎, ahoskera kurdua: [ɛj raˈqiːb]) [[Irakeko Kurdistan|Irakeko Kurdistango]] ereserki ofiziala da. [[Dildar (poeta)|Dildar]] poeta eta ekintzaile [[Kurdu|kurduak]] idatzi zuen kartzelan zela, 1938an. "Ey Reqîb" kurdueraz "Oh, etsaia" bezala itzul daiteke, Dildar preso zuten bitartean torturatu eta preso mantentzen zuten kartzelariei egiten dio erreferentzia eta baita [[Turkia]], [[Iran]], [[Irak]] eta [[Siria|Siriako]] herrialde okupatzaileei. Abestia jatorriz [[Sorani|sorani kurdueraz]] idatzi bazen ere, egun hala sorani nola [[kurmanji]] dialektoetan abestua da.
 
[[1946|1946an]], abestia [[Rojhilat (Ekialdeko Kurdistan)|Rohjhilaten]] urte bat iraun zuen [[Mahabadeko Errepublika|Mahabadeko Errepublikaren]] ereserki ofizial bezala ezarria izan zen. Abestiak sozialismo iraultzaile eta Kurduen historia mitikoari egiten dio erreferentzia, eta normalean era tradizionalean joa izaten da.
 
== Hitzak ==