Sabin Arana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
458. lerroa:
Luis eta Sabin Aranak euren etxe barnean 80 harritik gora topatu izan zituzten.<ref name="Kintana 111">[[#Ki2|Kintana 2007]], Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Kubako gerra (1898), 111. orr.</ref>
 
Giroa ez zen eusko nazionalismoarentzat egokiena, hortaz Sabin eta Luiz Aranak ''Bizkayaren Edestija ta Izkerea Pizkundia'' argitaletxea itxi eta Bilbotik aldegin zuten. [[Gipuzkoa]]ko ''El Fuerista'' egunkariak ere giro harrihari ezin aurre eginik itxi egin beharra izan zuen. Bienbitartean, Euskal-Erria elkarteko foruzale klasiko batzuk Espainiako armadaren aldeko diru dohaintzak eman nahi izan zituzten. Ramon de la Sotaren taldekoak, asmo horren aurka agertu ziren. Ondorioz, Espainiako gobernadoreak Ramon de la Sotaren taldeari Euskal-Erria elkartea uztera behartuarazi zuen.<ref name="Kintana 111">[[#Ki2|Kintana 2007]], Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Kubako gerra (1898), 111. orr.</ref>
 
Kubako Gerran zehar estatubatuar itsas armadak espainiar ontziteri zaharkitua erabat suntsitu zuen, [[1898]]ko [[uztail]]ean jada estatubatuar armadak [[Kuba]] bere kontrolpean zuelarik. Espainiar iritzi publikoa erabat lur jota gelditu zen, aurreko hilabeteetako histeria espainolista hura behin betiko desagertuaraziz eta espainiarrei ordurarte ikusi nahi ez zuten errealitatea agertuaraziz: jada [[XIX. mendea]]ren amaieran indar militar errealik gabeko herrialdea zen, harrokeriak eta jauntxokeriak usteldua.<ref name="Kintana 112">[[#Ki2|Kintana 2007]], Ezkontzaren pozaldiak eta saminak. Kubako gerra (1898), 111-112. orr.</ref>