Ireki menu nagusia

Aldaketak

1.227 bytes added ,  Duela 1 urte
ez dago edizio laburpenik
'''Zenbakia''' kantitate baten irudia edo sinboloa da. Zenbaki ezagunenak arruntak dira (0, 1, 2, eta abar), zenbatzeko erabiltzen direnak. Zenbaki negatiboak gaineratzen ba ditugu, osokoak lortzen ditugu. Osokoen arteko zatiduren bidez arrazionalak sor ditzakegu. Beste hamartarrak barne hartzen (irrazionalak, alegia) errealak burutzen ditugu, eta azkenean, konplexuak gaineratzen ekuazio aljebraikoak ebazteko zenbaki behar diren guztiak ditugu. Hala ere, beste zenbaki mota dira, infinituak eta transfinituak. Erreal diren artean, ekuazio aljebraikoaren soluzio ez direnak transzendenteak deritzegu; adibidez, [[Pi (zenbakia)|Pi]] eta [[E (zenbakia)|e]]. Bi zenbaki hauek [[Eulerren identitate]]aren bidez lotu daude (identitate honi munduko formula ospetsuena deritzete).
 
== Zenbakien sailkapena ==
Hona hemen zenbaki mota garrantzitsuenak:
=== Zenbaki arruntak ===
{{sakontzeko|Zenbaki arrunt}}
[[Fitxategi:-bertsomate- Zenbaki arruntak.webm|thumb|<poem>0,1,2,3,4
ta osteko denak
izenak dion gisan
dira ARRUNTenak
duguna zenbatzeko
balio dutenak</poem>]]
Zenbaki motarik ezagunenan [[zenbaki arrunt]]ak dira, askotan '''zenbaki oso''' ere deituak: [[bat|1]], [[bi|2]], [[hiru|3]] eta ondoren doazen guztiak. Tradizionalki zerrenda hau 1 zenbakiarekin hasi da, [[zero|0]] ez baitzen kontsideratzen zenbaki bat [[Antzinako Grezia]]n. Hala ere, [[XIX. mende]]tik aurrera [[multzo-teoria]]ren garatzaileek eta matematikariek 0 gehitzen hasi ziren zenbaki arrunte barnean. Gaur egun, matematikariek bi multzoak izendatzeko erabiltzen dute zenbaki arruntak, 0 barnebildu edo ez<ref>{{Erreferentzia|izena=Weisstein, Eric|abizena=W.|izenburua=Natural Number|hizkuntza=en|url=http://mathworld.wolfram.com/NaturalNumber.html|sartze-data=2018-01-26}}</ref>. Matematikan zenbaki hauek izendatzeko erabiltzen den sinboloa '''N''' da, baita <math>\mathbb{N}</math> idatzia, eta batzuetan <math>\mathbb{N}_0</math> edo <math>\mathbb{N}_1</math> beharrezkoa denean adieraztea 0 edo 1 zenbakitik hasten diren.
 
=== Beste zenbaki batzuk ===
{{lanean}}
* [[Koaternioi]]
* [[Zenbaki aljebraiko]]
== Beste zenbaki motak ==
* [[Taxicab zenbakia]]k
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==